Actualidad

Notas de Prensa

07/06/2013

La Fundación Catedral Santa María, designada por la ONCE candidata al Cascabel de Oro de Vitoria

2013/06/07 La organización quiere destacar el esfuerzo hecho en la adaptación del albergue a personas con discapacidad. La próxima semana un nuevo sistema de accesibilidad para personas con discapacidad auditiva se sumará a las facilidades ya existentes

              Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 7a. ONCEk Santa Maria Katedrala Fundazioa aukeratu du los candidatos a recibir el 2013ko Gasteizko Urrezko Kaskabiloa jasotzeko hautagaietako bat. Aurten, sariaren XVII. edizioa egingo da. Alde Zaharrean duen aterpetxe berria ezintasunen bat duten pertsonen beharretara egokitzeagatik hautatu dute Fundazioa. Era berean, Fundazioari aitortza hau egiteko unean, kolektibo hori ordezkatzen duten elkarteei ematen dien etengabeko babesa ere nabarmendu ONCEk.
 
Nahi duen orok ONCEren web-orrian bota dezake bere gogoko hautagaitza. Ikusmen murritza duten pertsonek egunerokoan dituzten zailtasunen gainean herritarrak kontzientziatzeko, urtero egiten den kaskailu-lasterketaren amaieran emango da saria. Ekitaldian datorren larunbatean, ekainaren 15ean izango da, Dato eta San Prudencia kaleak batzen diren puntuan.
 
Begizta magnetiko berria

Vitoria-Gasteizen bihotzean dagoen aterpetxe berriak (Aiztogile kalea) 90 ohe eskaintzen ditu konfigurazio desberdinetako logeletan banatuta. Horietako bi ezintasun fisikoak dituzten pertsonei egokituta daude.
 
Horrez gain, Santa Maria Fundazioak ikusmen-ezintasuna duten pertsonentzat egokitutako lupa bat du. Sistema horri esker, zentroak pertsona horiei emandako informazio-dokumentu guztietan idatzi eta irakur ditzakete.
 
Datorren astetik aurrera, begizta magnetiko bat ere izango da harreran. Sistema berri horri esker, entzumen-ezintasuna duten pertsonek aterpetxean emandako informazioa eskuratu ahal izango dute. ´T´ posizioa duten audiofonoek eta kokleako inplanteek antzemandako eremu magnetiko batean jasotako audio-seinalea eraldatzen duen soinu-sistema da. Begizta horiek eremu magnetiko hori erabiltzailearen entzumen-pabilioiaren barruan berriro soinu bihurtzen duen bobina bat dute. Soinua erreberberazio eta giroko zarata guztiak kendutakoa izaten da. Ondorioz, hartzaileak soinu garbia, argia, erabat ulergarria eta bolumen egokian jasoko du.