KKatedral honen egungo tankerak ez du zerikusirik orain dela mende batzuk izan zuen itxurarekin.Hango horma mintzodunak, formez eta kolorez beteak, beste elementu batzuekin ere hornituta zeuden: bazituzten irudiak eta erretaulak, bazituzten ospakizun berezietan bakarrik erabiltzeko eraikuntza iragankorrak, eta bazituzten tapizak eta oihal zintzilikariak ere, kaperak eta aldareak estaltzeko.
Hala eta guztiz ere, oraindik ere artelanen multzo bikaina artatzen da,BISITA honen bidez ezagutarazi nahi dituguna.
Alde batetik atari monumentalak eta hilobiak, eta, bestetik, artelan higigarri nagusien banakapena: pintura, eskultura, altzari liturgikoak eta beste arte batzuk, eta horien artean urregintza, ehunak eta deboziozko beste objektu batzuk sartzen ditugu. Guztiak katedral honetako horniduraren parte ziren, bere garaian sortu ziren funtzio liturgiko eta deboziozkoak betez.
Bisita hau egin baino 48 ordu lehenago gutxienez 4 pertsona erreserbatu ez badira aldatu edo bertan behera gera daiteke.