Berrikuntza

Katedralarekin lotutako ikerketa-, dokumentatze- eta zaharberritze-prozesuak aukera paregabea eman du ondare eraikiaren kontserbazioan lan egiten duten hainbat talderen artean ideiak eta ezagutzak partekatzeko. Horri esker, katedralaren zaharberritze-lana ideia-mintegi bat bihurtu da, monumentua bera gainditu duena eta ondare historikoa kontserbatzearekin lotutako ekimen ugari sorrarazi dituena.