Gaur egun, Santa Maria Katedrala Fundazioa ikerketako eta berrikuntzako hainbat proiektu espezifikotan parte hartzen ari da. Zehazki, honako hauek nabarmentzen ditugu:
+Puerto Ricoko San Juan Zaharreko San Jose elizan mugako bilakaera-egoeren teorian oinarritutako egiturazko analisiko aplikazio baten ezarpena
+”Sandstone Heritage Documentation Software” programa informatikoaren garapena Compostelako Loriaren Elizpearen zaharberritze-lanaren dokumentazioan
+NANO-CATHEDRAL proiektuan parte hartzea, Koloniako, Vienako, Ganteko eta Pisako katedralekin batera (baita Osloko Operaren eraikina ere). Proiektu horrek Europar Batasunaren finantzazioa dauka, Horizon 2020 programaren bitartez, eta monumentu-eraikinetan, katedraletan eta balio handiko arkitektura garaikidean hondatutako harriak kontserbatzeko nano-material, teknologia eta prozedura berriak garatzen ditu.