Esperientzia honek Errealitate Birtualeko gailu autonomoen erabilera eta tenpluaren historia eta hiriko harresia ezagutzeko bisita gidatua batzen ditu. VR teknologiari esker, bisitariak IX. mendetik XVI. mendera bitarteko une desberdinetan kokatzen dituen ingurune murgilgarri bat sortzen da. Tresna honek Gasteiz herrixkako lehen etxolak birsortzen ditu, bai eta Santa Maria plazan induskatutako etxebizitza-eraikinaren bilakaera edo iparraldetik hirira sartzeko atea izan zituen kokaleku desberdinak ere. Errealitate birtualak dorrearen kapitelaren goialdera igotzea eta hiriaren panoramikaz gozatzea ere ahalbidetuko du. Gainera, honi katedraleko kriptetara eta hiriko harresira bisita gidatuak gehitzen zaizkio, aparteko kokalekuak baitira hiriaren eta katedralaren jatorriak ulertzeko.
OHARRA: Bisita hau ez dago baimenduta 13 urtetik beherako haurrentzat, erabilitako kaskoaren segurtasun-ohartarazpenak direla eta..
Esperientzia hau egin baino 48 ordu lehenago gutxienez 4 pertsona erreserbatu ez badira aldatu edo bertan behera gera daiteke.