Erreserbak egiteko dugun sistemarekin ez da online ordaindu behar. Bisita egiteko tokia bermatzeko bakarrik balio du. Sarrerak hartu eta ordaintzeko, Bisitarien zentrora jo behar duzu (Santa Maria kantoian du sarbidea) ibilbidea hasi baino hamar minutu lehenago.
HAUTATU EGIN NAHI DUZUN BISITA
Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe. Igo dorrera eta gozatu hiriaren ikuspegi panoramiko paregabea talaia horretatik.
HELDUEN TARIFA: 11,0€
IRAUPENA: 75 minutu
Arakatu tenpluaren txoko guztiak, lurpeko kriptatik triforioraino, errondaren pasabidea eta argiaren elizpe liluragarria ahaztu gabe.
HELDUEN TARIFA: 9,0€
IRAUPENA: 60 minutu
Elizpea eta katedralaren barrualdea zeharkatuz, portada monumentalak, hilobiak, pinturak, eskulturak eta katedralaren parte diren bestelako arteak komentatuko dira. Bisita hau egin baino 48 ordu lehenago gutxienez 4 pertsona erreserbatu ez badira aldatu edo bertan behera gera daiteke.
HELDUEN TARIFA: 8,5€
IRAUPENA: 75 minutu
ADI: Une honetan eta aldi baterako, harresia jendearentzat itxita egongo da. Horren ordez, katedraleko dorrerako igoera egiten da esperientzia honetan.
OHARRA: Bisita hau ez dago baimenduta 13 urtetik beherako haurrentzat, erabilitako kaskoaren segurtasun-ohartarazpenak direla eta. Esperientzia hau egin baino 48 ordu lehenago gutxienez 4 pertsona erreserbatu ez badira aldatu edo bertan behera gera daiteke.
HELDUEN TARIFA: 8,5€
IRAUPENA: 75 minutu
Katedralaren bisitan egiten den ibilbideaz gain, Gasteizko Erdi Aroko harresia eta horren eraberritze-prozesua ikus daitezke.
HELDUEN TARIFA: 10,5€
IRAUPENA: 75 minutu