Santa Maria Katedralaren eremua familiako kide guztiek bisitatzeko prestatu da. Izan ere, etxeko txikienentzat espezifikoki diseinatutako ibilbide gidatuez gain, badago ikus-entzule txikiei tenpluaren historiaren zati batean parte hartzeko aukera ematen dien ikus-entzunezko ikuskizun bat, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz ikus daitekeena. Hamar minutuko ibilbide bat, duela hainbat mende Santa Mariaren elizpeak kolorea izan zuela jakinarazteko.
Era berean, txikientzako askotariko jarduerak antolatzen dira aldiro. Aipagarriak dira haurrentzako musika-kontzertuak, aire zabaleko zinema euskaraz eta gaztelaniaz, tailer didaktikoak, ipuin-kontalariak edo txotxongiloak, besteak beste.
Familia turismoari buruzko jardueren informazioa jasotzeko interesa baduzu, bete ezazu kontaktu-orria, eskerrik asko.
DATUEN BABESA
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 679/16 Europako Araudian (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, Erabiltzaileak ematen dituen datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, eta fitxategia deskribatutako helbururako prozesatuko da bakarrik. Datu horiek dagokion orrien bitartez jasoko dira, eta erabiltzaileak eskatzen duen zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren eremuak izango dituzte bakarrik.
Datu pertsonalak babes-maila egokiarekin tratatuko dira, 679/16 Europako Araudiari jarraiki, eta hirugarren batek baimenik gabe eta Erabiltzaileak eskatu ez dituen bestelako helburu batzuetarako datu horiek eskuratzea, tratatzea, galtzea edo aldatzea saihesteko beharrezko segurtasun-neurriak hartuko dira. Datu pertsonalak beste erakunde batzuei lagatzea egokitzat jotzen den kasuetan, Erabiltzaileari esanbidez jakinaraziko zaizkio fitxategiaren helburua, lagatako datuak eta hartzailearen izena eta helbidea, adierazitako proiekturako onespen argia eman dezan.
Azkenik, DBLOan ezarritakoa betez, Erabiltzaileak bere datuak aurkaratzeko, ikusteko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu, baita horren inguruan izan dezakeen edozein kontsulta edo iruzkin egiteko ere, horretarako jakinarazpen-mezu bat bidaliz protecciondatos@catedralvitoria.eus helbide elektronikora, zerbitzu horrengatik inolako kontraprestaziorik sortu gabe, edo Santa Maria Katedrala Fundazioaren bulegoetan (Aiztogile kalea 95, 01001 Vitoria-Gasteiz).