Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

29/07/2002

Kontakizun laburren eta atari zabaleko pinturen lehiaketak

2002/07/26 Fundazioak bi lehiaketa antolatu ditu "Katedrala Ezagutzen" zikloan: kontakizun laburrena eta atari zabaleko pinturen estatuko lehiaketa.

2002/07/26 Fundazioak, kulturaren alde egiteko, bi lehiaketa antolatu ditu "Katedrala Ezagutzen" zikloan: kontakizun laburrena eta atari zabaleko pinturen estatuko lehiaketa. Lehenengoaren bidez, sormen literarioa nahi dugu sustatu, eta horretarako, Santa Maria Katedralean oinarritutako istorioak idatzi beharko dira. Gazteleraz eta euskaraz aurkeztu ahal izango dira lanak, eta bi maila egongo dira: batetik, 12 eta 18 urte bitartekoena, eta bestetik, 18 urtetik gorakoena.

Gehienez ere 10 orriko lanak idatziko dira, ordenagailuan eta Times New Roman 11 letraz. Ezizena erabili behar da. Lanak urriaren 18a baino lehen bidali behar dira Santa Maria Katedrala Fundazioaren egoitzara (Aiztogile kalea, 95 - 01001 Gasteiz). Sarien zenbatekoak 300 eta 150 euro bitartekoak izango dira, eta Literatur Jardunaldietako hitzaldi bakoitzean emango ditugu. Agian, kontakizunak argitaratu egingo dira, idazleen hitzaldiekin batera.

Bestalde, atari zabaleko pintura-lehiaketa urriaren 5ean izango da, eta parte-hartzaileek Katedral Zaharra margotu beharko dute. Izena emateko, Fundazioko bulegoetara deitu behar da (945 12 21 60 telefonora) irailaren 23tik urriaren 4ra. Sariak edo akzesitak lortzen dituzten lanak Santa Maria Katedralaren esku geratuko dira. Bi maila finkatu ditugu. 15 urtetik beherakoei hiru sari eta beste hiru akzesit emango dizkiegu (350 eta 100 euro bitarteko pintura-materialak). 15 urtetik gorakoek dirutan jasoko dituzte sariak (700 eta 150 euro bitartean). Fundazioak erakusketa antolatuko du otsailean, eta sariak irabazi dituzten margoak eta beste lau lan egongo dira ikusgai.

Kontakizun laburren lehiaketan edo atari zabaleko pintura-lehiaketan parte hartu nahi dutenek Fundazioaren telefonoan (945 12 21 60) edo fundacion@catedralvitoria.com orrian lortuko dute informazio gehiago.