2003/03/12 www.catedralvitoria.com orria dugu hamabi finalisten
artean.
2003/03/12 Santa Maria katedralaren web?orria dugu El Correo
Digitalek Euskal Herriko webgune onenak saritzeko antolatu duen lehen sariketako
hamabi finalistetako bat. www.catedralvitoria.com orriak aisialdi eta zerbitzuetako
web onenen atalean parte hartzen du. Gure orria 1.100 proposamenen artean
aukeratzeko irizpide hauek hartu dira kontuan: diseinua, orrian zehar ibiltzeko
erraztasuna, orriaren erabiltzaileentzako funtzionaltasuna, multimedia baliabideen
erabilera, elkarreragilea izatea, etab.
El Correo Digitalek 12 webgune aukeratu ditu finalistatzat, hiruna kategoria
bakoitzeko: aisialdia eta zerbitzuak (hor parte hartzen du gure orriak),
enpresa?mundua, erakundeak eta banakakoak zein elkarteak. Santa Maria
katedralaren webgunea Chillida-Leku museoaren orriarekin (www.eduardo-chillida.com)
eta Karlos Arguiñanoren sukaldaritza?orriarekin (www.karlosnet.com)
lehiatzen da bere kategorian.
Lau kategorietako irabazleak epaimahai batek erabakiko ditu, baina, horrez
gain, "erabiltzaileen saria" ere emango zaio El Correo Digitaleko
erabiltzaileen aldetik boto gehien eskuratzen dituen orriari. Botaketan
parte hartzeko www.elcorreodigital.com orriko harpidedun egin,
eta boto bana eman behar da kategoria bakoitzeko.
Katedrala zaharberritzeko egitasmoaren xehetasunak ezagutzea, tenpluaren
bazter guztietan barrena bisita birtual ikusgarria egitea, internetetik
bisitak erreserbatzea, kultur edo zabalpeneko jarduera guztien berri izatea
edota merchandisingeko gauzak erostea. Horra Santa Maria Katedrala Fundazioaren
orriak eskaintzen dizkigun zenbait aukera.
Gure orriaren dohain nagusia hauxe da: bertan jasotako edukia arkitektura,
arkeologia, historia edo arteko profesional eta adituei ez ezik, jende
guztiari zuzentzen zaiola. Nabigazio arin eta erosoa du, eta horri esker,
orriotan dabiltzanak gure tenplua zaharberritzeko lanei buruzko xehetasunak
argi eta garbi ulertuko ditu.
Argibide gehiago nahi izanez gero, hona jo: www.elcorreodigital.com/premios.