Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

30/06/2003

Ia 30.000 bisitari 2003ko lehen seihilekoan

2003/06/30 Beraz, 1999an obrak jendearentzat ireki zirenetik aurtengo urtearen bukaera arte, ia 300.000 bisitari izango ditu guztira.

2003/06/30 Santa Maria Katedrala zaharberritzeko proiektua eta Plangintza Nagusiari lotutako Bisita Gidatuen Programa interes handiko produktu bihurtu dira bai arkitekturaren bai turismo eta kulturaren ikuspegitik. Proiektu bitxia delako eta gasteiztarrek eta Gasteizera etorritako bisitariek ongi hartu dutelako izan du hain arrakasta handia. Urteko lehen seihilekoan, ia 30.000 bisitari etorri dira Katedral Zaharreko obrak ikustera. Beraz, 1999an obrak jendearentzat ireki zirenetik aurtengo urtearen bukaera arte, ia 300.000 bisitari izango ditu guztira.

Aurtengo lehen sei hilabeteetan aurrerapauso handiak eman dituzte zaharberritzeko obretan, hiru lan eginez: Aiztogile kaleko sarrera egokitu, pilareen zimenduak indartu eta hegoaldeko gurutzadura ordeztu.

Martxoaren hasieran ekin zieten zimenduak indartzeko lanei, harri-hormak edo uztai indargarriak ezarriz. Irailean, kare hidraulikoak injektatu zizkieten gogortzeko. Dena den, aurretik egitura metalikoak ezarri zituzten pilareetan, kareak karbonatu edo solidotu arte zimenduek pisurik jasan ez zezaten. Behin zimenduak gogortutakoan, pilareak ukondotu zituzten harrizko arkuen bidez, eta horien gainean kokatu zuten lurraren behin betiko forjatua.

Bigarren seihilekorako lanak
Lanek aurrera egin ahala, gero eta aukera erakargarri gehiago eskainiko dira bisitetan. Horrela, bigarren seihilekorako ondorengo jarduerak daude aurreikusita: habeak eskoratzea eta pilareetan kare hidraulikoak injektatzea; gurutzaduran beste plataforma bat eraiki eta zundaketak egitea; gurutzaduraren ipar-mendebaldeko izkinan metalezko kartaboi indargarria ezartzea; erdiko nabean egindako arkeologi indusketei buruzko laburbilketa arkeologikoa gauzatu eta Santa Maria Plazan beste kanpaina bati ekitea; kripta eraikitzea, presbiterioan ehortzitako gotzainen gorpuak bertara eramateko...