2004/05/19 www.catedralvitoria.com web guneak ingurune grafiko
berria eskaintzen du, edukiak azkar eskuratzeko.
2004/05/19 Zaharberritzeko proiektua zehatz-mehatz ezagutu,
tenpluko bazter guztietatik bisitaldi birtual ikusgarria egin, bisitarako
erreserbak on-line, dibulgazio eta kultur ekitaldi guztien berri jakin edo
merchandisingeko artikuluak erostea. Santa Maria Katedrala Fundazioaren
web guneak eskaintzen dituen aukera batzuk besterik ez dira horiek. Izan
ere, 2004ko maiatzetik aurrera, web guneak irudi eta eduki berriak izango
ditu.
Duela bi urte inauguratu genuenetik, urtean batez beste 50.000 bisita
jaso eta 600.000 orri kontsultatu direla kontuan hartuta, www.catedralvitoria.com
publikoarekin harremanetan egoteko funtsezko tresna bilakatu da. Aldaketa
nagusiak ingurune grafikoaren modernizazio orokorrari dagozkio, bai testuak
bai argazkiak berritu egin baitira. Goitibeherako hainbat menuk lehen
baino askoz ere informazio osatuagoa eta eguneratuagoa eskaintzen dute.
Horrez gain, web guneak berrikuntzak jasotzeko atal berria erantsi du,
internautei azken orduko albisteen berri emateko, bereziki Santa Maria
Katedrala Fundazioak antolatzen dituen ekimen guztien eta horietan parte
hartzeko moduaren berri emateko.
Atzeko planoko bost irudiak
Bestalde, bilatzeko sistemak informazioa azkar eskuratzeko aukera ematen
du. Era berean, Katedral Zaharraren web guneak internautekiko komunikazioa
areagotu egingo du, bisitak erreserbatzeko sistema askoz ere modernoagoa
duelako eta estekak nahiz web orri interesgarriak gehitzeko bidea ematen
duelako. Gainera, nahi dutenek Katedralaren motiboak dituzten atzeko planoko
bost irudi eta pantaila-babesle bat jarri ahal izango dituzte beren ordenagailuetan.
Web gunearen bertute nagusia zera da, bere edukiak Arkitektura, Arkeologia,
Historia edo Artearen alorretako profesional eta espezialistengana ez
ezik, publiko guztiarengana ere zuzenduta dagoela. Lehenengo mailako hiru
atal nagusi ditu: Katedrala, Zaharberritzeko lanak eta Fundazioa. Atal
bakoitzak, informazioarekin batera, Katedralaren argazki-sorta zabala
eskaintzen du, baita zaharberritzeko prozesuaren hainbat ikuspegi ere.