2004/05/19 Bisita gidatuen erakargarritasuna azpimarratu behar da, indusketa
arkeologikoen azken emaitzen berri ematen duten aldetik.
2004/05/19 Bestalde, Santa Maria Katedraleko Zaharberritze-lanak
ikusteko bisita gidatuen erakargarritasuna azpimarratu behar da, indusketa
arkeologikoen azken emaitzen berri ematen duten aldetik. Gasteizko antzinako
herrixkaren jatorrietan sakontzeaz gain, tenpluaren eraikuntza-prozesuaren
eta horrek hiriaren hirigintza-garapenean izan duen eraginaren berri ematen
dute.
1.- Ilustrazioetan oso garbi ikusten da egungo Katedralaren lekuan eliza
bat eta hiribilduko harresiak zeudela, guztiak ere XI. mendearen bigarren
erdialdekoak.
2.- Gasteiz Alfontso VIII.ak 1200ean konkistatu eta 1202an hiriak sutea
jasan ondoren, bi erabaki garrantzitsu hartu zituzten herritarrek: eliza
handi bat eraikitzea eta lehendik zegoena zaharberritzea, suteak izugarrizko
kalteak egin zizkion eta. ³Eraikuntza-estrategia² horren bitartez,
eliztarrak ez ziren geratuko santutegirik gabe berria amaitzen zuten bitartean
eta, bestetik, ziurtatu egiten zuten hiribilduaren defentsen hermetismoa.
3.- Alfontso X.aren garaira arte (1252-1284) luzatu ziren lanak eta tenpluaren
oinetaraino heldu ziren. Prozesua hainbat belaunalditan zehar gauzatu
zuten eta etengabe aldatu behar izan zuten herritarrek harresiak iparraldetik
zeharkatzeko erabiltzen zuten sarrera.