Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

22/05/2004

Aire Zabaleko II. Pintura-Lehikateko sariak

2004/05/22 Julio Gómez (Leioa, Bizkaia), Fernando Gil (Gasteiz) eta Agustín Vaquero (Zaldibia, Gipuzkoa) dira lehen hiru sarituak.

2004/05/22 Julio Gómez Mena artista leioarrak (Bizkaia) lehen saria -900 euro eta diploma- lortu zuen maiatzaren 22an, larunbatean, egin zen "Katedrala ezagutzen" Aire Zabaleko II. Pintura Lehiaketan. Fernando Gil Cid gasteiztarrak eta Agustín Vaquero Txapartegi zaldibiarrak (Gipuzkoa), berriz, bigarren -600 euro y diploma- eta hirugarren saria -400 euro y diploma- lortu zuten hurrenez hurren.

Eguraldi txarra gorabehera, pintura-lehiaketan 39 artistak parte hartu zuten. Horietatik %40 Arabatik kanpokoak ziren: Bizkaikoak, Gipuzkoakoak, Errioxakoak, Burgosekoak eta Lleidakoak. Epaimahaiak lanen maila goraipatu zuen. Hiru sari horiez gain, 250 euro jaso zituzten honako hauek: Carlos Espiga Alonso gasteiztarrak, José Ignacio Amelibia García logroñoarrak eta Fernando San Miguel Arteaga gasteiztarrak.

Santa Maria Katedrala Fundazioak, lehiaketa antolatu duenak, saritutako lanak jasoko dituen erakusketa inauguratuko du uztailaren 14an. Erakusketa Montehermoso Kultur Jauregian egingo da eta bertan epaimahaiak hautatutako lau lan erakutsiko dira: José Reyes Ramos Rodríguez leioarrarena (Bizkaia), Juan Luis Huete Gojenola gasteiztarrarena, Cristina Aracama García de Salazar gasteiztarrarena eta Alexander Jayo Eiguren gasteiztarrarena.

15 urtetik beherakoen kategoriako sarituak, ostera, honako gasteiztar hauek dira: Ixone Quintana -200 euro materialean eta diploma-, Ada Hernáez Altamirano -150 euro materialean eta diploma- eta Lucía Jayo Altamirano -100 euro materialean eta diploma. Era berean 75 euro eta diploma jaso zuten Diana Jayo Altamiranok eta Tamara Barrio Vivancok.