2004/06/17 Jesús María Gómez Gasteiztarrak lehen saria irabazi du "Cuatro segundos" izenburua duen zuri-beltzeko
argazki bildumagatik.
2004/06/17 Jesús María Gómez De la Cruz
artista gasteiztarrak I. Argazki Lehiaketako lehen saria jaso du, diploma
eta 1.200 euro, "cuatro segundos" izenburua duen zuri-beltzeko
fotografia bildumarengatik.
Josu Izarra Garcíak, "Escher" izenburupean sepian eginiko
lau irudirengatik, eta Santiago Ramírez Uriartek, "Sillares"
lema duen koloretan eginiko fotomuntaiarengatik, bigarren saria -900 euro
eta diploma- eta hirugarren saria -600 euro eta diploma- irabazi dute
hurrenez hurren.
Portugaleteko (Bizkaia) Jorge Salvador Hidalgok eginiko "Hacia
la conquista" izenburua duen koloreko lanari dagokio argazki hoberenaren
saria. Kasu honetan, saria diploma eta 400 eurokoa da.
Lehiaketaren oinarriak zabaltzearen ondorioz eta argazkiek duten kalitatea
kontuan izanik, epaimahaiak erabaki zuen diploma eta 200 euroko hiru akzesit
ematea beste banakako hiru argazkiri. Sariak Isidro Lázaro Mateosek
"Visitas guiadas" (koloretan), Ana Valdeolivasek
"Arquitecturas imposibles I" (zuri-beltzean) eta Matteo Manfrediren
"Hacia la Catedral" (koloretan) lanengatik jaso zituzten.
Argazki lehiaketaren lehen ediziora 62 lan aurkeztu ziren, gehienak Arabako
argazkilariak, nahiz eta Bizkaia, Gipuzkoa, Cadiz eta Castellongo parte-hartzaileak
egon ziren. Guzti horiek parte-hartze diploma jasoko dute.
Santa María Katedrala Fundazioak, lehiaketaren antolatzaileak,
uztailaren 14an lan sarituekin eta akzesitekin esposizio bat antolatuko
du. Erakusketa Montehermoso Kultur Etxean izango da eta bertan aire librean
eginiko pinturen II. Lehiaketako koadroak ere erakusgai izango dira.