Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/01/2005

2004a bisita gehien izan dituen urtea 75.000 pertsona

2005/01/01 Aurreko urtekoa baino %15 handiagoa da kopuru hori, eta joerak 2005ean 100.000 bisitari izango direla dio.

2005/01/01 Santa Maria Katedralak 74.871 bisita izan zituen 2004ean. Kopuru hori aurreko jardunaldiarekiko %15 handitu da eta, 2000 urtean bisita gidatuak hasi zirenetik, bisita gehien izan dituen urtea izan da. Joerak dio urte honetan zehar 100.000 bisitari izatera helduko dela Katedrala, betiere obraren bolumenak hala ahalbidetzen badu. Zimenduetan kare-injekzioak hasten direnean zaldaina ordezkatzeko ibilbide berriak zabaldu beharko dira.

Proiektuak bertako eta nazioarteko onarpena irabazi duela baieztatu dute datuek. Ildo horretan, Euskal Herritik kanpoko eta atzerriko (59 herri daude ordezkaturik) bisitariak gero eta gehiago dira, %36,4 (27.253) eta %9,8 (7.337) hurrenez hurren.

Euskal bisitariak 40.281 dira, hau da, guztien %53,8. Horietatik %30,8 (23.060) arabarrak dira, eta bizkaitarrak eta gipuzkoarrak %12 (8.985) eta %11 (8.236) dira hurrenez hurren. Bisitak gazteleraz, euskaraz, ingelesez, frantsesez, alemanez eta italiarrez eskaintzen dira. Euskaraz egindako bisita gidatuak %11 dira.

Urte honetarako, 2005erako, milaka erreserba egin dira dagoeneko, halere horrek ez du esan nahi Katedral Zaharra gura dugunean bisitatu ahal izango dugunik. Bisita zerbitzuak malgutasun handienarekin funtzionatzen du. Adibide moduan balio dezan hona hemen datu bat: 2004 urtean zehar 1.000 talde estra baino gehiago antolatu ziren.

Santa Maria Katedrala Fundazioak Caja Vital Kutxaren laguntza eskertzen du, 2000 urtean bisitariei zabaldu zenetik bisita gidatuak babestu dituen entitatea izan baita. Santa Maria Katedrala turismo kulturalaren nazioarteko jomuga bilakatzen eta hiritarren artean ondarearen berreskuratzea hedatzen lagundu du Caja Vital Kutxaren laguntza ekonomikoak.