Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

11/05/2005

Arsuaga Atapuercako zuzendarikidearen hitzaldia

2005/05/11 Burgosko mendilerroan egin dituen ikerkuntzengatik Asturiasko Printzea saria jaso duen paleontologo ospetsuak "Katedrala ezagutzen" zikloari hasiera emango dio maiatzaren 16an, astelehenean.

2005/05/11 Juan Luis Arsuaga paleontologo ospetsuak hitzaldi bat emango du Santa Maria Katedralak antolatzen duen "Katedrala ezagutzen" kultur programari hasiera emateko, maiatzaren 16an, astelehenean; Arsuagari Asturiasko Printzea saria eman diote Atapuercan egin dituen ikerkuntzengatik.

Arsuaga munduko ikertzaile garrantzitsuenetako bat da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko paleontologia-katedraduna eta UCM-ISCII zentro mistoko zuzendaria. Astelehenean, Atapuercako ikertzaile-taldearen zuzendarikide gisa Burgosko mendilerroan egiten duen lanaz hitz egingo du.

Arsuagak "Katedrala ezagutzen" zikloa inauguratzeak argi uzten du hirugarren ediziorako programa maila handikoa dela. Gogoratu Santa Maria Katedrala Fundazioak kulturaren eta artearen alorrean munduan sona handia duten pertsona asko bildu dituela: Ken Follett, Alfredo Bryce Echenique, Mario Vargas Llosa, Antonio Gala, Arturo Pérez-Reverte, Paulo Coelho eta José Saramago, besteak beste.

Izan ere, Santa Maria Katedrala Fundazioak hainbat kultur jarduera antolatzen ditu: kultura, arkitektura eta arkeologia ondarea berreskuratzeari eta kudeatzeari buruzko biltzarrak eta mintegiak; lanbide tradizionalen gaineko ikastaro praktikoak; haurrentzako tailer pedagogikoak; musika; antzerkia; erakusketak; pintura, kontakizun eta argazki lehiaketak eta abar

Gainera, Fundazioak kulturaren eta dibulgazioaren arloko ahalegin handi hori aitortu diezaioten lortu du, bai nazioan, bai nazioartean. Azken aintzatespena 2005eko Madrilgo Liburu Azokaren eskutik jaso du: Santa Maria Katedrala Fundazioari maiatzaren 27tik ekainaren 12ra azoka-barrutian stand bat jartzeko gonbitea luzatu dio.

Santa Maria Katedrala Fundazioak ekaina hasieran aurkeztuko du "Katedrala ezagutzen" zikloko hirugarren edizioaren programa. Dena den, eta aurrerapen gisa, gogoratu maiatzaren 16an Juan Luis Arsuagak hitzaldi-zikloa inauguratuko duela Europa Biltzar Etxean. Ekitaldia arratsaldeko 20.00etan hasiko da eta sartzea libre izango da.