Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

25/05/2005

Katedralaren koadro garrantzitsuenaren zaharberritzea

05/05/25 Lamentación sobre Cristo muerto izeneko mihisea berreskuratzeko azterketa sakonak aldaketa garrantzitsuak ekarri ditu bere egituran eta jatorrizko osaeran.

05/05/25 Santa Maria Katedraleko koadro baliotsuena, Lamentación sobre Cristo muerto, askotan arte-lanak inguratzen dituzten misterioz josita dago. Zaharberritzeko, urte eta erdiz burutu den azterketa sakonak jatorrizko distira itzultzeaz gain, hainbat enigma argitu du, bere egitura eta osaeraren aldaketei buruz. Azterketa horrek egilea eta bere historia azaldu ditzaketen datu berria ekarri ditu.

Koadroa zaharberritzeko prozesua Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuak eta Santa Maria Katedraleko Fundazioak sinatu duten hitzarmen baten fruitua da. Margo-lana XVII. Mendekoa da, barroko estilokoa eta Belgikako margolari bat, Gaspar de Crayer, ustezko egilea da, Rubens eta Van Dyck margolarien lagun mila. Horien eraginak bere lanetan nabarmentzen dira.

Margoa 1640. urte inguruan egin zen eta Espainiara iritsi zen Galarreta anaiek enkargatu zutelako, Francisco eta Martin. Horiek pertsonaia ospetsuak ziren garaiko gizartean, eta aipatutako margo-lana eskatu zuten, Santa Maria Katedraleko euren kaperan ipintzeko, garai horretan, kolegio-eliza zena. Hileta tetralogiaren atal bat irudikatzen du, hau da, margoa kokatzen da gurtzearen Jaitsieraren ondoren eta ehorzketa saindua baino lehen. Hildako Kristoren ondoan, Ama Birjina, San Juan eta María Magdalena agertzen dira, negarrez. Pertsonaia horien inguruan aingeruak irudikatuta daude, Pasioaren musika tresnekin.

Koadroaren neurriak 276 x 208 cm dira eta olioz egina dago, ehun batean. Hala ere, osgarrizko analisi eta azterketek egiaztatu dute Gaspar Crayer ustezko egilea duen pintura hau aldatu zela: bere tamaina handitu zen, ehuneko bi zerrenda josiz, bat goiko aldean, eta bestea beheko aldean. Erantsitako ehuneko bi zerrenda hauek kalamukoak dira, eta ehun zentrala, berriz, lihokoa.

Ehun zentralak duen osaerari eta prestaketa geruzei dagokienez, erantsitako zerrendak ez bezalakoa da. Ehun zentralak hiru prestaketa geruza ditu, eta erantsitako ehun zatiek, berriz, bi. Azkenik, X izpien bidez eginiko azterketak berriro egiaztatu zuen neurriak aldatu zirela, erradiografien kontraste desberdinen bidez.

Azterketek ere egiaztatu zuten, ehun horiek erantsi ondoren, pinturak aldaketa nagusi bat izan zuela: hustugailua edo konketa Maria Magdalena eta Kristoren oinen artean kokatuta zegoen, eta egun, erantsitako ehunean margotuta dago. Ezkerreko goiko angeluko bi aingeruei dagokienez, ez dira agertzen erradiografiaren irudian, beraz, ondoren margotu dira.

Aldaketa hauek egiaztatzen dute Lamentación sobre Cristo muerto izeneko margoa aldatu dutela eta bide ematen diote erantsitako zatien egileei buruzko misterioari. Lan baten tamaina aldatzea, ohizko prozesu bat zen, baina artistak berak egiten bazuen, egiten zuen gainontzeko lanean erabilitako ehun mota berdinekin. Gainera, koloreko geruzak aplikatzerakoan, artistak prozesu bera jarraitzen zuen, eta oraingo honetan, erantsitako zerrenden teknika bestelakoa da.

Orain arte aurkitutako lehen dokumentu historikoa 1785ean aurkitu zen eta pinturak xehetasunez deskribatzen du, gaur egun ezagutzen dugun bezala. Horrek esan nahi du, aldaketa 1640. urte inguruan eman zela, obra egin omen zen data, eta 1785ean, deskribatzen duen dokumentua idatzi zela

Gaspar de Crayer ustezko egilea izateari dagokionez, (Daphne Hoffman-ek esanda 1953an eta Gazette des Beaux Arts aldizkarian argitaratuta), komenigarria litzateke gaia sakonago aztertzea, izan ere, lan honek, XX. mendean, ustezko egile bat baino gehiago izan du, horien artean, Belgikako Van Dyck margolaria.

Zaharberritzeko prozesu sakona
Hainbat misterio argitu ondoren, zaharberritzeko tratamenduari ekin zitzaion, proposamen desberdinak baloratu ondoren. Tratamendu honen fase konplexuenak hauek izan dira: bere historian zehar aplikatutako bernizak kendu, 1785ean eginiko ukituak kendu (euskarriko hutsuneari buruzko idatzitako paper bat ezkutatzen zutenak) eta polikromia finkatu.

Lamentación sobre Cristo muerto izeneko koadroa Santa Maria Katedralean ikusgai izan zen 1996. urtea arte. Data horretan bildu eta biltegiratu zen. Hiru urte beranduago Elizbarrutiko Arte Sainduko Museora eraman zen, eta bertan erakusgai egon zen 2003. urtea arte. Orduan, Arabako Foru Aldundiko Zaharberritze Zerbitzuak eta Santa Maria Katedraleko Fundazioak zaharberritzea erabaki zuten, eragindako kalteak konpontzeko eta bere bizi-iraupena ziurtatzeko.

Kontserbazio egoera txarra zen, izan ere, margo geruza altxatuta zegoen, bernizak herdoilduta zeuden, lanaren jatorrizko tonua estaliz, eta euskarria apurtuta zegoen. Lanaren azterketa sakona izan da eta egindako zaharberritze tratamendua 2003ko irailetik 2005eko martxoa arte garatu da Zaharberritze Zerbitzuan.

Esku-hartzea baino lehen, osagarrizko analisiak eta azterketak egin dira. Analisiak egiteko, ehunen, euskarriaren egurraren laginak eta pintura geruzaren, prestaketen eta bernizen mikro laginak hartu dira. Guztira 46 mikro laginak aztertu dira laborategian.

Horretaz gain, osagarrizko azterketak ere egin dira, besteak beste: erradiazio ultramorea, bernizaren eta birpinturen kontserbazio egoera ikusteko, Infragorrien erreflektografia, azpiko marrazkia ikusteko, eta obraren erradiografia, osaeraren aldaketak ikusteko.

Zaharberritze prozesu osoaren helburua lan garrantzitsu hau berreskuratzea eta babestea izan da. Eginiko azterketa zientifikoek eta eman duten informazioak bide eman diote etorkizuneko azterketa historikoei eta artistikoei. Oraingoz, nahi duten guztiek koadroa eta zaharberritzeko prozesua ikusi ahal izango dute, panelen bidez deskribatuta, Elizbarrutiko Arte Sainduko Museoan.