Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/06/2005

´Katedral ezagutzen´ programazioaren berritasunak

05/06/16 Kultura eskaintzak barne hartzen du eleberrigile ospetsuen ( Dominique Lapierre, Carlos Ruiz Zafón, Hugh Thomas eta Matilde Asensi); arkitektoen (Arata Isozaqui eta Shigeru Ban); pentsalarien (Carlos Castilla del Pino eta José Antonio Marina); edo artisten partaidetza ( Rafael Álvarez "El Brujo").

05/06/16 Dominique Lapierre, Carlos Ruiz Zafón, Matilde Asensi eta Andrés Trapiello bezalako idazleak; Arata Isozaqui bezalako arkitektoak, Hugh Thomas bezalako historiagileak; Carlos Castilla del Pino eta José Antonio Marina bezalako pentsalariak edo Rafael Álvarez "El Brujo" bezalako artistak. Horiek guztiak bakarrik dira Santa Maria Katedraleko Fundazioak antolatu duen programazioaren zati bat, "Katedrala ezagutzen" edizio berrirako. Aipatutako topaketak, etenik gabe, hurrengo hilabetetan garatuko dira.

Santa Maria Katedraleko Fundazioak, era horretan, jarraitzen du buru-belarri hedapen, formazio eta kulturaleko lanetan, tenplu gotikoa zaharberritzen ari den batera. Ospe handiko idazleekin, antolatutako hitzaldiek programazioaren ildo nagusiena izaten jarraitzen dute. Hala ere, oraingo honetan, programazioa zabaltzen da, arkitektura, humanismo eta proiektua burutzeko lotutako komunikazioa, erakusketak, antzerkia, lanbide tradizionalei buruzko ikastaro praktikoak, haurrentzako tailer pedagogokoak, argazki lehiaketak, kontaketa, pintura eta abarrari buruzko nazioarteko batzordeekin eta mintegiekin.

Jarduera aukera zabal hau antolatu daiteke Santa Maria Katedraleko Fundazioak, gaur, Arabako Foru Aldundiarekin eta Vitoria-Gasteizeko Udalarekin izenpetu duen hitzarmenari esker. Bi erakunde horiek 1.400 euro (700 euro bana) emango dituzte, aipatutako topaketa antolatu ahal izateko.

Partaideen kalitateari, edukien gizarte partaidetzari eta aukeren ugaritasunari esker - Arkeologia, Arkitektura, Historia, Giza Zientzia, Literatura, Musika, Antzerkia - "Katedrala ezagutzen" herrialdeko kultura programazio osatuena bilakatu da. Ospe honek argitaletxe garrantzitsuen bermea dute. Adierazitako argitaletxe horiek Vitoria-Gasteiz sartu dute literatura aurkezpen zirkulu murriztuaren barruan. Horretaz gain, Madrilgo Liburu Azoka gisako kultura foroek ere abalatzen dituzte Katedraleko Topaketak. Azken horretan, Santa Maria Katedralak parte hartu berri du, gonbidatu berezi gisa.

Horrekin batera, aipatu behar da ekimenak duen gizarte laguntza handia. Horren lehenengo bi edizioetan 50.000 lagunek baino gehiago hartu zuten parte, eta horietatik asko probintzia mugakideetatik zetozen.

Oso kultura programazio errentagarria
Bestalde, "Katedrala ezagutzen" kulturako lehen mailako ekimen bat izateaz gain oso errentagarria da. Parte hartu duten idazleak Santa Maria Katedraleko proiektuko enbaxadore bilakatu dira, egunkari eta aldizkari nazional garrantzitsuenetan argitaratutako iritzi-artikuluen bidez lortutako hedapenari esker. Zenbait kasutan, idazle horiek Katedral Zaharra erabiltzen ari dira inspirazio iturri edo euren eleberrien eskenatoki gisa.

Horri dagokionez, gogoan eduki behar da Ken Follett-ek, bere bisitan, aipatu zuela, Santa Mariako Katedrala inspirazio iturri hartuko zuela, "Los pilares de la Tierra" liburuaren bigarren zatia idazteko. Toti Martínez de Lezea ere Katedral Zaharrean girotutako eleberri bat prestatzen ari da eta Julio Llamazares idazleak bukatzen ari den Espainiako katedralei buruzko liburu batean aipatuko du. Santa Maria Katedraleko eta literaturaren uztarduraren azken kapitulua Paulo Coelho idazlearen eskutik etorri da. Brasilgo idazleak Vitoria-Gasteizen eta bertako tenpluan izandako esperientzia (2004ko martxoan egon zen) "Katedrala ezagutzen" zikloaren barruan sartu du, "El Zahir" izeneko bere azken eleberriaren funtsezko kapitulu batean. Kalkulatu da aipatutako eleberriaren zortzi miloi ale salduko dituela mundu guztian.


"KATEDRALEKO TOPAKETAK"

1.- HITZALDIAK IDAZLE OSPETSUREKIN
(HURRENGO HILABETETAN ZEHAR)
Santa Maria Katedraleko Fundazioak, azken urteotan, nazioarteko idazle batzuk bildu ditu: Ken Follett, Mario Vargas Llosa, Alfredo Bryce Echenique, Antonio Gala, Arturo Pérez-Reverte, Carmen Posadas, Zoé Valdés, Paulo Coelho eta José Saramago, besteak beste.

JUAN LUIS ARSUAGA paleontologo ospetsuak literatura hitzaldiak inauguratu zituen eta horren ondoren, IGNACIO MARTÍNEZ DE PISÓN eta BERNARDO ATXAGA aritu ziren. Hurrengo hilabeteotan, hainbat idazlek eta pentsalarik hartuko dute parte, besteak beste HUGH THOMAS hispanista, DOMINIQUE LAPIERRE, CARLOS RUIZ ZAFÓN, "La sombra del viento" best seller-aren egilea, MATILDE ASENSI, eleberri historikoaren fenomenotzat jotzen dena, honako izenburuak idatzi ditu: "El último catón" edo "El origen perdido",...

2.- VITORIA-GASTEIZEKO HASTAPENEI BURUZKO HITZALDIA
(EKAINAK 22, Villa Suso Jauregia)
EHU Arkeologia katedradunak, Agustín Azkarate, eta Santa Maria Katedraleko Fundazioaren zuzendari teknikoak, Juan Ignacio Lasagabaster, Vitoria-Gasteizeko hastapenei buruzko eta Katedral Zaharraren gaitzei buruzko giltzarriak azalduko dituzte, hitzaldi batean Bertan, Antoni Nicolau, Bartzelona Hiriko Historia Museoaren zuzendariak aurkeztuko du hiriko historia museoan adierazteko proposamen interesgarri bat. Santa Maria Katedralaren eta bere hiriaren inguruko interpretazio zentro bat da, eta bertan, Vitoria-Gasteizeko historia ezagutu ahal izango da, tenplu gotikoa eraiki aurretik eta ondoren, eta horrek hiriko hirigintzan izandako eragina aztertu ahal izango da.

3.- ZIKLOA "EL QUIJOTE" IDAZLANAREN IV. URTEURRENA OSPATZEKO
(UZTAILAREN 18 ETA 26 BITARTEAN)
Santa Maria Katedralaren zaharberritzean, bere kultura programazioaren bidez, harreman handia izan du literaturaren munduarekin. Horri dagokionez, eta "El Ingenioso Hidalgo Don Quijote de la Mancha", idazlanaren IV. Urteurrena ospatuko denez, Santa Maria Katedraleko Fundazioaren argitalpenak, uztailerako, prestatu du hitzaldiak, irakurketa publikoa, pintura lehiaketak eta antzerkia barne hartzen dituen programa bat.

Aurrerakin gisa, eta programaren aurkezpen ofizialaren zain gaudela, azpimarratu behar da RAFAEL ÁLVAREZ "EL BRUJO" artistak, uztailaren 25 eta 26rako Cervantesen lanean inspiratutako "El ingenioso hidalgo de la palabra" antzezlana antzeztuko duela Antzoki Zaharrean. "El Brujo" artistak bere bira Vitoria-Gasteizen hastea erabaki du, duela urtebete Santa Maria Katedraleko Fundazioarekin ekindako kolaborazioa eskertzeko.

4.- HAURRENTZAKO TAILER PEDAGOGIKOAK
(UZTAILAREN 4 ETA 22 BITARTEAN)
Gasteizeko herri zaharraren historia aztertu, arkitektura gotikoaren ezaugarriak ezagutu, beirateak eratu edo katedral baten arkupe baten eskulturak zizelkatu. Horiek guztiak dira Santa Maria Katedraleko Fundazioak uztailean zehar garatuko duen eskulanen hiri tailer didaktikoek eskainiko dituzten aukerak.

Plastikako ikastaro horien helburuak (uztailaren 4tik aurrera antolatuko dira, astelehena, Bisitarien Harrera Zentroan) Santa Maria Katedraleko zaharberritzea 6 eta 11 urte bitarteko haurrei gerturatzea da.

5.- PINTURA, KONTAKIZUN ETA ARGARKIEN LEHIAKETAK

"Katedrala ezagutzen" zikloak sormen artistikoari ere lekua uzten dio. Horregatik, Santa Maria Katedraleko Fundazioak antolatuko ditu kontakizun laburreko, pintura eta argazkiko hiru lehiaketa, 8.000 eurotako sariekin. Irabazten duten lanak erakusgai jarriko dira Montehermoso Kultur Etxean.

6.- ARKITEKTURA ETA GIZARTEKO NAZIOARTEKO FOROA.
XXI. MENDEKO KATEDRALAK

(ABENDUAREN 12 ETA 16 BITARTEAN)
Santa Maria Katedraleko Fundazioak, abenduaren 12 eta 16 bitartean, arkitekto ospetsu nazional eta nazioartekoren batzuk bilduko ditu foro batean. Bertan, aztertuko da arkitektura garaikideak egungo gizartean duen eragina. Hitzordu honetan, gainera, Vitoria-Gasteizen eta Araban ematen ari den fenomeno arkitektonikoa ezagutzera emango da, arkitekto nazional eta nazioarteko ospetsuek garatutako proiektuen bidez. Gonbidatuen artean, izen handiko pertsonak bilduko dira, besteak beste ARATA ISOZAQUI ETA SHIGERU BAN.

7.- GIZAR ZIENTZIETAKO JARDUNALDIAK BIZITZEKO ARTEARI BURUZ.
GIZONA, BERE BIZITZAREN ARKITEKTO GISA

(OTSAILAREN 6 ETA 11 BITARTEAN)
Gizakiaren lan nagusiena bere bizitza beraren eraikuntza, da, katedral bat eraikitzea bezalako betebehar konplexua eta bihurria. Santa Maria Katedralaren genesiak, garapenak eta berreraikuntzak, bere zauri eta gaixotasunekin, garai distiratsuekin eta depresioekin, esku-hartzeekin eta denboraren araberako egokitzapenekin, garai eta egoera desberdinekin, zoritxarrekin eta autoestimua berreskuratzeko gaitasunarekin, alegoria bat .osatzen dute ziklo honentzat eta bizitzen, laguntzen eta erreminta aurkitzen irakatsi nahi dute, existentziari aurre egin ahal izateko, bere etapa eta aldi desberdinetan. Hau da: hobeto bizitzeko tresnak, pentsalarien, saio-idazleen, filosofoen, humanisten eta dibulgatzaileen esperientziaren bidez, izan ere, horiek euren lanaren zati bat bizitzeko artea eta zoriontasuneko lorpena aztertzeko erabili dute.

Gonbidatuen artean honakoak egongo dira CARLOS CASTILLA DEL PINO eta JOSÉ ANTONIO MARINA.

8.- ARGAZKIEN ERAKUSKETA IBILTARIA
Santa Maria Katedralaren zaharberritzeak bere hedapen nazionala eta nazioartekoa zabaldu du lehenengo bi argazkilarien erakusketa ibiltariekin.-Vari Caramés eta José Manuel Navia-. Horiek tenplua zaharberritzeko prozesuari argazkiak atera dizkiote. Milaka pertsonak bere irudiak ikusi ahal izan ditu Espainiako hainbat hiritan, eta orain dela gutxi, Lisboan. Bertan, gida-plana aurkeztu zen. Bi artisten artean antolatutako erakusketak, aurten, beste hirien zehar bidaiatzen jarraituko du eta Santa Maria Katedraleko Fundazioa hurrengo argazkilariaren izendapenaren amaitzen ari da.