Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/12/2005

Santa Maria Katedralak arkitekto entzutetsuak bilduko ditu

05/12/01 “Arkitektura
eta gizarteari buruzko nazioarteko foroa - XXI. mendeko
katedralak” izenburupean egingo diren hitzaldietan hauek
hartuko dute parte: Shigeru Ban, Carlos Ferrater eta Patxi Mangado.

05/12/01 Santa Maria
Katedralaren
Fundazioak datorren abenduaren 14an nazioarteko arkitekto entzutetsuak
bilduko ditu “Arkitektura eta gizarteari buruzko nazioarteko
foroa - XXI. mendeko katedralak” izenburupean egingo den
foroan.
Aurten 75. urteurrena duen Euskal Herriko Arkitekto Ofizialen
Elkargoaren Arabako delegazioaren lankidetzarekin antolatuko dute
foroa. Ekitaldia “Topaketak katedralarekin” izeneko
programazioaren barruan dago eta Europako Kongresuen Jauregian izango
da 17:00etatik 21:30era arte.



Hitzaldietan ondorengo arkitektoek hartuko dute parte: Shigueru Ban,
Arkitekturako Munduko Saria (2001) jaso zuena Hannoverreko (Alemania)
Expo 2000n Japoniako Pabiloiagatik; Carlos Ferrater; Arkitekturako Sari
Nazionala (2001); eta Patxi Mangado, Arkitekturako FAD saria (2004),
Nafarroako auditorioa eta Kongresuen Jauregiagatik. Hitzaldiak Javier
Rioyo kazetariak moderatuko ditu, Televisión
Españolako
La2 kateko Estravagario programako zuzendari eta aurkezleak.



Foro horren helburu nagusia gogoeta eragitea da: egungo gizartean
arkitekturak duen zeresanaren inguruan; hirien eraketaren ikuspuntutik
nahiz lurralde edo komunitate baten balio sinboliko edo bereizlearen
ikuspuntutik. Neurri handi batean, arkitekturako sinbolo handiak XXI.
mendeko katedralak dira.



Egungo munduaren beharrak aldatzen ari dira, eta horrekin batera garatu
behar du lanbide honek; gizartearen zerbitzura egotearen ideala
berreskuratzea da lanbidearen behar nagusietakoa. Egoera ohikoenetan,
etxebizitza edo lantokien kasuan, adibidez, baina baita muturrekoenetan
ere, gerra eta hondamendi naturaletan, esaterako, nabarmena da egungo
arkitekturaren erronka eskaera sozial hori gertatu aurretik
antzematea dela, eta eboluzioaren erritmoa eskaera kolektiboaren
erritmora egokitzea.



Arabako arkitekturak goranzko joera duen unean antolatu du foroa Santa
Maria Katedrala Fundazioak. Lehenik eta behin, Santa Maria Katedralaren
zaharberritze-lanek Araba eraikitako ondarearen zaharberritzearen eta
mantentzearen erreferentzia izatea eragiten dute. Bigarren mailan,
tokiko, nazio barruko eta nazioarteko arkitekto handiek hartu dute
parte proiektu publiko zein pribatuetan. Azkenik, Gasteiz ziurrenik
bere historiako garapen urbanistiko eta eraikuntza mailako garapen
garrantzitsuena izaten ari da bertako biztanle kopuruari dagokionez.
Argumentu horien arabera, oso posible da jardunaldi horrek balio izatea
Araba arkitekturarekin zerikusia duten gaiei dagokienez foro egonkor
eta iraunkor bihurtzeko.



“Arkitektura eta gizarteari buruzko nazioarteko foroa - XXI.
mendeko katedralak” profesionalen eta publikoari oro har
zabalik
egongo da. Izen-ematea doakoa da eta helbide honen bitartez gauza
daiteke: www.catedralvitoria.com/arquitectura
edo, bestela, telefono-zenbaki honetan: 945 255 135.