Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/01/2006

Dominique Lapierre idazlearen hitzaldia urtarrilaren 20an

06/01/01 Egile frantsesak emango duen hitzaldirako sarrerek prezio sinbolikoa izango dute eta bildutako diru guztia Indian garatzen dituen kanpaina humanitarioetara zuzenduko da.

06/01/01 Besteak beste “La ciudad de la alegría”, “¿Arde París?” eta “Era medianoche en Bhopal” nazioarteko arrakasten egile den Dominique Lapierre (Paris, 1931) idazle eta kazetari ospetsuak hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 20an, Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako “Katedrala ezagutzen” zikloaren barruan. Mintzaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Europa Kongresu Jauregian.

Dominique Lapierri bere ilobak egingo dio lagun, ospe ezaguna duen Javier Moro idazleak alegia. Biek elkarlanean idatzi zuten “Era medianoche en Bhopal” eta orain, Javier Morok bere aldetik, jada arrakasta den “Pasión india” argitaratu berri du. “La ciudad de la alegria”-ren egileak “Nola egin dezakegu mundu hau hobea” izenburua hautatu du hitzaldirako.

Literatura gizarte-kontzientziarako instrumentu gisa ondoen ulertu duen idazleetako bat da Dominique Lapierre. Indiako kanpaina humanitario ugarirekin aritzen da elkarlanean, eta eurei zuzentzen dizkie egile eskubideekin eta mundu osoan zehar eskaintzen dituen mintzaldiekin lortutako diru-sarrerarik gehienak. Arrazoi horregatik eta bere gizatasun solidario eta kulturala dela-eta, Santa Maria Katedrala Fundazioak mintzaldi honetarako prezio sinbolikoa ezartzea erabaki du.

Hitzaldia Europa Kongresu Jauregian izango da. Francisco de Vitoria Aretorako sarrerek hiru eurotan salduko dira eta hitzaldia bideo-konferentziaz jasotzeko sarrerak (Barandiaran eta Rene Cassin Aretoetan), berriz, bi eurotan. Horrez gain, Bisitarien Zentroan kutxa bat ezarriko da, inork diru-laguntza osagarririk egin nahi izanez gero bertan egin dezan. Bildutako diru guztia Dominique Lapierrek laguntzen dituen proiektu humanitarioetara zuzenduko da.

Sarreren prezioa berdina da bertaratzen diren guztientzat, eta aipatu, hitzaldia iragarri gabe eskaera ugari jaso direla jada. Zentzu horretan eta mintzaldiaren izate solidarioa dela-eta, Fundatzaileen Elkarteko kideek ez dute beherapenik izango prezioan eta ez da protokolo gonbidapenik ere gordeko. Interesdunek hilaren 5ean (osteguna) goizeko 10:00etatik aurrera lortu ahal izango dituzte sarrerak, Santa Maria Katedralaren Bisitarien Zentroan. Nahi beste sarrera atera ahal izango dira, baina Santa Maria Katedrala Fundazioak erabilpenean ardura izatea eskatzen du, eskari handia espero baita.