Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

01/02/2006

´Bizitzaren artea´ hitzaldi-zikloa

06/02/01 Besteak beste ondorengoek hartuko dute parte: Carlos Castilla del Pino psikiatrak, Ángeles Caso eta Ana María Matute idazleek; Sevillako kardinal artzapezpiku Carlos Amigok; Txileko Alejandro Jodorowsky idazleak; eta Italiako Francesco Alberoni soziologoak.

06/02/01 Pentsalari, saiogile, filosofo, humanista eta dibulgatzaile ezagunek gizakiaren bizitzaren inguruko hainbat gai aztertuko dituzte Gasteizko Udalak eta Santa María Katedrala Fundazioak antolatutako jardunaldietan. Besteak beste ondorengoek hartuko dute parte: Carlos Castilla del Pino psikiatrak, Ángeles Caso eta Ana María Matute idazleek; Sevillako kardinal artzapezpiku Carlos Amigok; Txileko Alejandro Jodorowsky idazleak; eta Italiako Francesco Alberoni soziologoak.

“Bizitzaren artea. Gizakia bere bizitzako arkitekto gisa” hitzaldi-zikloak hainbat ikuspegi eskainiko ditu bizitzen ikasteari buruz, bertako etapa eta aldietan izateari aurre egiteko tresnak topatzen laguntzeari buruz eta hobeto bizitzeko tresnak aplikatzeari buruz.

Gai horiek eta beste batzuk landuko dituzte beren lanaren zati bat zoriontasuna lortzeari eta bizitzearen artea aztertzeari eskaini dioten profesionalek. Hitzaldiak, Villa Suso Jauregian otsailaren 6tik 9ra eta martxoaren 9an egingo direnak (20 ordu), pentsamendu irekiko foro gisa planteatuta daude; Santa María zaharberritzeko proiektua den bezalaxe, bizitza ulertzeko modu oso desberdinetan.

“Bizitzaren artea. Gizakia bere bizitzako arkitekto gisa” jardunaldiak “Katedrala ezagutzen” programazio kulturalaren barruan daude. Bertan landuko diren gaien eta Gasteizko Santa María Katedralaren zaharberritze proiektuaren arteko harremana argia da ondorengo planteamenduaren barruan ulertuta: bizitza osotasunean ulertzea, osoko Plan Zuzentzaile gisa eta diziplina ugarikoa, haurtzarotik zahartzaro arte doan barne bidea egiten lagunduko duena.

Hitzaldietara joateko ez da gonbidapena behar izango. Sarrera librea izango da edukiera bete arte 19:45etik aurrera. Hala ere, Fundatzaileen Zirkuluko kideek, proiektuari egindako ekarpenaren sari gisa, ordu hori baino lehen sartu ahal izango dute txartela aurkeztuta.


PROGRAMA

Astelehena, otsailak 6
Carlos CASTILLA DEL PINO. Psikiatra eta idazlea.
“Bizitza pribatua, bizitza publikoa”.

Asteartea, otsailak 7
Angeles CASO- Ana María MATUTE. Idazleak.
“Emakume esperientziak: bizitza eta obra”.

Asteazkena, otsailak 8
Carlos AMIGO. Sevillako kardinal artzapezpikua.
“Izaeraren eraikuntza. Erlijioa, kultura eta ez-konfesionaltasuna”.

Osteguna, otsailak 9
Alejandro JODOROWSKY. Idazle eta zinemagilea.
“Atzerabegirakoa: bizitza energia”.

Osteguna, martxoak 9
Francesco ALBERONI. Soziologoa.
“Sentimenduen anatomia”.

Villa Suso Jauregia. 20:00etan.
Sarrera librea edukiera bete arte 19:50etik aurrera. Ordu hori arte Fundatzaileen Zirkuluko kideek bermatuta dute sarrera aurrez txartela aurkeztuta.