Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/10/2006

Katedrala inspirazio-iturri izan da “El Ámbar Gótico” liburuan

06/10/07 José Ignacio Besga egilearen olerki-liburuak “Katedralera, hiriaren sinboloa berau, hurbiltze maitekor eta hurbilekoa” irudikatzen du.

Gasteiz, 2006ko urriaren 7a. Santa Maria Katedralak inspirazio artistikoa eta literarioa piztu izan du mendeetan zehar –Víctor Hugo margolariak erreparatu zion Katedralari–. Berriki, Zaharberritze-proiektuak berak ere, nazioarte-mailan izen handia duten idazleak erakarri ditu, besteak beste: Ken Follett, Paulo Coelho, Mario Vargas Llosa eta Arturo Pérez-Reverte. Baina sormen poetikoaz geroztik, Katedralarekin topaketa berri bat falta zen.

Poesiarekin aipatutako erlazio hori “El Ámbar Gótico” (Anbar Gotikoa) José Ignacio Besga Zuazola (Gasteiz, 1948) idazlearen olerki-liburuan islatzen da. “El Ámbar Gótico” olerki-liburua berrogei olerkik osatzen dute. Konposizio unitario bat da, behar bada, olerki luze bat –osotasun organiko bat–; bertan, denbora, sentimenduak eta Katedral Zaharra elkar topatuz doaz hamar kapituluetan zehar.

Gasteizko Santa Maria Katedrala idazlearentzat ezinbesteko erreferentzia izan da betidanik. Katedrala hurbiletik ikusteko, eliz ataria arratsaldeko argiz beteta edota triforioa habearteei so ikusteko muino ertzera egindako ibilaldi luzeek sentimenduzko arrastoa utzi dute, “El Ámbar Gótico” liburuan hezurmamitu dena.

“Anbar” horren baitan, olerkiek islatu nahi dituzten oroitzapenak, emozioak eta zurrumurruak sartzen dira. Besga idazlearen iritziz, “zaharberritzearekin, Santa Maria Katedrala, hiriaren sinbolo dena, asko nabarmendu da eta gune sakratu horren bizirauteko borroka ikustea nire esperientzia pertsonalaren osagai poetikoa izan da”.

“Denborak aurrera egin ahala, Katedralaren erretxinetan erantsitako oroitzapenak eta ametsak anbar bihurtu dira. Anbar gotikoan, zurrumurruak asmatzen ditugu, iragana berreskuratzen dugu eta gure erreferentzia aurkitzen dugu. Zutabe okerrak eduki arren, Katedralak tinko dirau mendez mende, urtaroak pasatzen ikusiz. Eta zaharberritzea bere izpirituaren hatsa da: bizirauteko ametsa” adierazten du olerkien egileak.

José Ignacio Besga Zuazola, Zuzenbidean eta Enpresa-Zientzietan lizentziatua da; Deustuko Unibertsitatean n burutu zituen bere ikasketak. Egun, Gasteiz eta Arabako Aurrezki Kutxa, Caja Vital Kutxako zuzendariorde nagusia eta idazkari nagusia da eta horien Fundazioetako patronatuetako kide ere bai. Oraindik orain, Caja Vital Kutxaren ordezkari gisa, Gasteizko Gizarte Kontseiluko zuzendariorde izendatu dute.

Besgak olerkien argitalpenetan parte hartu izan du eta hainbat olerki-lehiaketetan epaimahaikide ere izan da. Fundación Mejora Fundazioko poesia-lehiaketa eta Fundacion Caja Vital kutxa Fundazioko gazteen poesia-lehiaketa ere sustatu ditu.

Miguel González de San Román artista plastikoaren ilustrazioak
“El Ámbar Gótico” olerki-liburuaren interes poetikoari Miguel González de San Roman artista plastikoaren ilustrazioen kalitatea gehitzen zaio. Horrek bere argazkiez gain, beste zenbait argazkilari entzutetsuren argazkiak ere erabili ditu, alegia: Navia, Quintas Fotografos, César San Millán, Josérra Santamaría eta Isidro Lázaro Mateos.

“Liburu hori diseinatu dut nire lagun José Ignacio Besgarentzat; atsegin handiz hartu dut parte haren proiektu poetikoan pinturatik hurbilen dagoen forma literarioari ukitu plastikoa emanez. Liburuak Katedrala gogoratzen du; horretarako eta gotikoaren adierazle gisa, formatu bertikala erabiltzen du. Olerkiek, nire trazu grafikoen baitan kokatutako irudiak balira bezala, poemen eduki emozionala eta kreazio pertsonalaren –olerkiaren– balioa transmititzen dute” adierazten du Miguel González de San Romanek.


POESIA- ETA MUSIKA-IKUSKIZUNA OSTIRALEAN, AZAROAK 10
Santa Maria Katedralaren eta poesiaren arteko harremana ez da “El Ámbar Gótico” olerki-liburuaren argitalpenera mugatzen. Horregatik, Fundacion Catedral Santa Maria Fundazioak poesia- eta musika-errezitala antolatu du “Katedrala ezagutzen” programazioaren baitan. Errezitala datorren ostiralean, azaroak 10, iluntzeko 20:00etan izango da Santa Maria Katedralean.

Ikuskizunean “El Ámbar Gótico” olerki-liburuko poesia Manuel Iradier koruaren aparteko musika kalitatearekin konbinatuko da. Olerkiak Pilar Corcuera, Ricardo Fernández Deu –abokatu eta kazetari ezaguna; Javier Nart-ekin batera “Tribunal popular” (TVE) eta “Audiencia pública” (Antena 3) programetan parte hartu zuena–, Laura Marinas, Jesús Manuel Maroto, Ángela Serna eta Carmela Vicentek errezitatuko dituzte. Koruak jarraian aipatuko den programa interpretatuko du:

“XVI. mendeko Ave Maria”.- anonimoa.- ahots baxuak
“Maitia nun zira” (ahoa itxita).- euskal kantu herrikoia
“Ruinas de un monasterio”.- Sthele.- ahots baxuak
“Barcarola” (ahoa itxita).- Weber.- ahots zuriak
“Señor, tú buscas mi amor” (ahoa itxita).- Beltz espirituala
“La Virgine d´Angelis”.- Verdi
“Beti penetan” (ahoa itxita.).- Euskal kantu herrikoia.- ahots zuriak
“Aita gurea”.- P. Madina
“Canción de cuna” (ahoa itxita).- Brahms
“La vieja campana”.- Kubik
“Goizian argi” (ahoa itxita).- Euskal kantu herrikoia
“Hosanna”.- Ginastera

Bakarlariak: Mª Cruz Ormazabal, sopranoa
Javier Fernandez, tenorra
Zuzendaritza-laguntzailea: Estitxu Delgado
Zuzendaria: Emilio Ipinza

Manuel Iradier koruak kontzertua emango du Santa Maria Katedralean,1994an jendearentzako itxi zena. 2000. urtean jendearentzako berriro zabaldu zenetik, eliza gotikoan musika-esperientzia gutxi batzuk baino ez dira izan, Kantu Gregorianoaren Koruak –Ismael Fernández de la Cuestak zuzenduta–, Judith Cohen etnomusikologo kanadarrak eta Tolosako (Frantzia) Haur Kantarien Koruak eskainitakoak baino ez.

Ostiralean, hilak 10, emango den errezital/kontzertura joateko gonbidapenak, pertsona bakoitzeko bana, Santa Maria Katedraleko Bisitarien Zentroan (Buruileria plaza, z/g) eskuratu ahal izango dira gaurtik (asteartea, hilak 7) aurrera.

“El Ámbar Gótico” –José Ignacio Besga Zuazolaren obra– poesia-errezitala eta MANUEL IRADIER KORUAREn kontzertua.
Eguna: ostirala, azaroak 10.
Tokia eta ordua: Santa Maria Katedrala, 20:00etan.