Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

10/10/2006

World Monuments F. delakoaren babesa jaso du Katedralak

06/10/10 100.000 dolar eta proiektua hedatzeko konpromisoa helarazi dizkio Katedralari, munduko mezenas pribaturik handientzat jotzen denak.

Gasteiz, 2006ko urriaren 6a. Santa Maria Katedralak nazioarteko onarpena jaso du bere zaharberritze-proiektua dela eta. World Monuments Fund elkarteak (Munduko Monumentuentzako Fondoa), kultur ondarearen kontserbazioari dagokionez munduko mezenas pribaturik handienetarikoak, 100.000 dolarreko dohaintza egin du Katedralaren “aparteko balioagatik”. Diru-kopuru hori eliz atariko polikromiak berreskuratzera bideratuko da.

Katedral Zaharraren proiektuan World Monuments Fund erakundearen parte-hartzea orain dela urtebete sortu zen Hiri Berrikuntzarako Udal Eragintegiak Gasteizen antolatutako birgaitzeari buruzko nazioarteko Topaketetan. Jardunaldi horietan izan zen Pablo Longoria, World Monuments Fund erakundeak Espainiarako duen aholkularia. Pablo Longoria txunditurik utzi zuten zaharberritzearen zorroztasun zientifikoak eta bisita gidatuen bidez jendeari Katedrala irekitzeko proposamenak.

Funtsak esleitzeko erabiltzen duen irizpide nagusia tokiaren bikaintasun artistikoa edo arkitektonikoa da. Bigarren maila batean, kontrapartidako erakunde edo dohaintzagileren batekin epe luzerako lankidetza-harremanik egon daitekeen hartzen da kontuan. Halaber, ikuspegi berritzaileak barnebiltzen dituzten proiektuak, kultur ondarearen kontserbazioarekin lotutako arazoak konpontzeko ereduren bat sor dezaketenak, interesatzen zaizkie.

World Monuments Fund erakundea
World Monuments Fund erakundea 1965ean eratu zen; irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakundea da, New Yorken erregistratua, eta sektore publiko nahiz pribatuko sektoreetako bazkideekin lan egiten duena. Erakundearen egitekoa kultur ondarea osatzen duten tokiak babestea da obra artistiko eta arkitektoniko nagusiak nazioartean kontserbatuz.

Babestutako tokien artean, Caral, Ameriketako hiririk zaharrena, aipa genezake; hiri horren goieneko unea honako hauen garaikide da: Egiptoko piramideak, Tebasko Errege-erreginen harana (Egipto), Petrako aurriak (Jordania), Ponpeia hiriko aurri erromatarrak (Italia), Shackleton esploratzailearen Antartikako egurrezko txabola eta Ghanako pezozko meskita (Afrika).

Robert W. Wilson Challenge to Conserve Our Heritage programa 1997an jarri zen abian eta 2001ean formalizatu zen landa-proiektuetarako zegoen finantzazioa modu esanguratsuan handitzeko. Santa Maria Katedralaren zaharberritzea programa horren baitan dago.

Esker on ekintzara, Gasteizko Udaleko Harrera Aretoan egin zen, honako hauek hurbildu ziren: Alfonso Alonso alkatea; Gonzalo Arroita, Fundacion Catedral Santa Maria Katedraleko kudeatzailea; eta Norma Barbacci, World Monuments Fund erakundeko proiektuen zuzendaria, erakunde horrek Espainia, Portugal eta Hego Amerikarako izendatua. Behin Esker on ekintza hori amaitu zenean, Santa Maria Katedraleko zaharberritze-obrak ikustera joan ziren. Arreta berezia eskaini zieten eliz atariari eta XI. mendeko Erdi Aroko harresiari. Ibilbide gidatu hori datorren astelehenean, urriaren 16an, inauguratuko da.