10/11/2006
Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroak
10. Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatzen duen
“Katedrala ezagutzen” programa barruan, hitzaldi
bat eskainiko du hilaren 13an, astelehena, La sombra del viento
izenburuko eleberri arrakastatsuaren egilea den Carlos Ruiz
Zafón idazleak. Hitzaldia, Europa Biltzar Jauregian izango
da, 20:00etan. Hitzaldi honetara joan nahi dutenek, Santa Maria
Katedraleko Bisitarien Harrera-gunean (Buruileria plaza, z/g) jaso
beharko dituzte gonbidapenak.
Bartzelonan jaio zen Carlos Ruiz Zafón, 1964ko irailaren
25ean. Sarriáko jesuiten ikastetxean eta
unibertsitatean ikasi ondoren, publizitatearen arloan lan egin
zuen. 90ko hamarkadaren lehen urteetan ekin zion
idazle-lanari, eta orduan, batik bat haur eta gazteentzako literatur
testuak idatzi zituen. Eleberrigile gisa egin zuen lehen lana El
príncipe de la niebla (1993) izan zen, eta misteriozko
nobela honekin Edebé saria irabazi zuen.
1994an, Estatu Batuetako Los Angeles hirira joan zen bizitzera,
gidoilari-lanetan aritu nahian.
XIX. mendeko eleberria du gustuko Zafónek, eta Fedor
Dostoievski, Leon Tolstoi edo Charles Dickens idazleen eragina jaso
duen honek, Edebé argitaletxeak plazaratu zizkion
misteriozko liburuekin jarraitu zuen, hala nola: El príncipe
de la niebla (1993); El palacio de la medianoche (1994), 30eko
hamarkadako Kalkuta hirian girotutako istorioa; Las luces de septiembre
(1995), izaki mekanikoez betetako etxe dotore batean bisi den
jostailugile bitxi bat protagonista duen eleberria; eta Marina (1999):
eleberri hau Bartzelonan garatzen da, ondoren bere lanetan nagusituko
den hirian, alegia.
2001. urtean helduentzako narratibari ekin eta espainiar eleberrien
artean munduan izan den arrakastarik handiena lortu duen La sombra del
viento argitaratu zuen. 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dituzte
bere lanak eta berrogei herrialde baino gehiagotan argitaratu, eta
nazioarteko sariak irabazteaz gain, milaka irakurle bereganatu ditu.
Fernando Lara sarian finalista izatea eta nazioarte-mailan bere lana
ezagutaraztea lortu zuen Carlos Ruiz Zafónek La sombra del
viento nobelarekin. Espainian eta Alemanian best-seller izatera heldu
zen lan hau, eta Estatu Batuetan lortutako arrakasta ere ez da makala
izan.
Gerraondoko Bartzelonan girotutako eleberri honek, Daniel Sempere
izeneko gazte baten obsesioa azaltzen du, hau da, La sombra del viento
liburua idatzi zuen Julián Carax deritzon idazle
batekiko obsesioa gazteak duen obsesioa.
GONBIDAPENAK
BISITARIEN HARRERA-GUNEAN
Ruiz Zafón hitzaldira joan nahi dutenek, Santa Maria
Katedraleko Bisitarien Harrera-gunean (Buruileria plaza, z/g) jaso
beharko dituzte gonbidapenak.
“La sombra del viento” nobelaren CARLOS RUIZ
ZAFÓN egilearen hitzaldia
Eguna: azaroak 13, astelehena.
Lekua: Europa Biltzar Jauregia
Ordua: 20:00etan.
Gonbidapena behar da sartzeko, eta horiek eskuratzeko, Santa Maria
Katedraleko Bisitarien Harrera-gunera (Buruileria plaza, z/g) jo behar
da, bai goizez, 10:30etik 14:00etara, zein arratsaldez, 16:30etik
20:00etara.
LA SOMBRA DEL
VIENTO
El Cementerio de los Libros Olvidados inguruan mugitzen den Bartzelona
misteriotsu eta gotikoan gertatzen diren eta elkarrekin lotuta dauden
lau eleberrien zikloaren lehengo liburua da La sombra del
viento izenburukoa. Lau kontakizunek esanahia dute bakarrik eta ez
daude beste baten menpe, baina hainbat pertsonaia eta agertoki
guztietan azalduko dira, eta industria-iraultzatik Espainiako Gerra
Zibilaren ondoko urteetara bitarteko Bartzelonaren marko historikoan
oinarritutako literatur unibertsoa osatuko dute.
“La sombra del viento delakoaren izurria Espainian hasi, eta
zabaldu da, zabaldu, dagoeneko, Alemaniara. Une honetan dagokigun
galdera erraza da: gai izango ahal gara frantsesok burua hotz
mantentzeko eta amore ez emateko? Are errazagoa da erantzuna: ez,
ezinezkoa da”. Honako hau da, "Lire" aldizkariak 2004ko
udaberrian, eleberria Frantzian plazaratzear zegoela, aurreratu zuena.
Adierazpen hauek, gainera, La sombra del viento delakoak argia ikusi
duen herrialde guztietara aplika daitezke.
Espainian liburu garrantzitsua da, dagoeneko, bost urteetan
zerrendetako lehen postuetan ego eta bi milioi ale baino gehiago saldu
ondoren. Alemanian egindako inkesta baten arabera, garai guztietako
libururik onenetarikotzat jotzen dute irakurleek La sombra del viento.
Estatu Batuetan ere, laudorio sutsuak argitaratu zituzten, hala nola,
The Washington Post egunkariak argitaratu zuena: “Nobela
ikaragarri, erotiko, hunkigarri, tragiko eta misteriotsuak gogoko
dituztenek, ahal bezain pronto joan beharko lukete gertueneko
liburu-dendara La sombra del viento eleberriaren ale bat erostera.
Benetan diotsuet, azkar ibili”. Frantzian, gainera, 2004ko
nobela atzerritarrik onena izendatu zuten.
Irakurle britainiarrek eta italiarrek ere bide beretik doaz, inork
bultzatu gabe; ta baita Latinoamerika osoan... Emaitza: sei milioi ale
baino gehiago salduta mundu osoan zehar. Zer da, beraz,
“zafonzaletasuna”? La sombra del viento liburuak
irakurtzeko eragiten duen gorakako pasioa.