16/10/2006
Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroak
16. Vitoria-Gasteizekin, bere jaioterriarekin, egingo du
topo berriro ere Alberto Schommer argazkilari ospetsuak (1928), Santa
Maria Katedrala zaharberritzeko lanen inguruan egin duen
argazki-proiektu bati esker. Bere irudiek -egun
hauetan, landa-lan bete-betean ari da-, Vitoria-Gasteizko udalak eta
Santa Maria Katedrala Fundazioak, EULEN Taldearen (tenplu gasteiztarra
ikusteko bisita gidatuen zerbitzuaz arduratzen dena) laguntzaz,
plazaratuko duten luxuzko argitalpen bat osatuko dute.
60 argazkiz osatuta dago liburua eta datorren urtearen hasieran,
urtarrilean hain segur, jarriko da jendearen eskura. Alberto Schommer
Koch aita zenak, 60ko hamarkadan, Vitoria-Gasteiz eta Arabako
egunerokotasunaren beste alderdi batzuekin batera, bikain erretratatu
zuen monumentu batekin egiten du topo berriz ere Schommerrek
argazki-proiektu honetan.
Lanbidean daramatzan 40 luzeetan zehar, argazki-kamera magiko izan ditu
Alberto Schommerrek esku artean, hala nola, Polaroid delakoa, kamera
trinkoa edo teknologia digitala. Azken honi,
“ezinbestekoa” deritzo Shommerrek. Izan,
“argazkilari artistatzat” jotzen du bere burua, eta
ez zaio damutzen 50 hamarkadan Balenciaga famatuaren agindupean modako
argazkilari-lanetan aritzeko egin zioten eskaintza erakargarriari
errefusatu izana.
Ospea, trantsizioari buruz egin zituen argazkiek eman zioten.
"Eskuartean botere ikaragarria nuela konturatu nintzen, baina ezin nuen
Richard Avedon edo Irving Penn argazkilariek bezala lan egin; beraiek
herrialde askeetan bizi ziren... nik, ordea, batzuentzat
kritikoa, eta beste batzuentzat kriptikoa izan zitekeena egin behar
nuen”. Baina Schommerren lan azkar eta kamaleoniko
xamarra ez da oraindik artearen artistikotik ezagutzen.
Espainiako egungo pertsonaia handien erretratuengatik ezagutzen dute
Schommer. Gasteizen jaio zen, 1928an. Alberto Schommer Koch
argazkilariaren semea da, eta gazte-gaztetandik izan zuen kamerarekiko
kontaktua. Alemaniako Kolonia hirian ikasi zuen argazkilaritza, eta
ondoren, Parisen areagotu zuen bere prestakuntza. Azkenik, Madrilen
ireki zuen estudioa.
1969tik 1973ra bitartean, bere erretratu psikologiko ospetsuak egin
zituen, eta horietan, argazkian ateratzen diren
gizakien gizarte-eginkizuna islatzeko interesa da nagusi.
Descubrimientos edo Máscaras izeneko argazki-sortak medio,
egin zuen aurrera erretratugile gisa.
Bere sorkuntza-lana beste esparru batzuetara zabaltzen da. Izan ere,
zentzu eskultorikoa hartzen dute argiak eta materialek Civilizaciones
eta Cascografías argazki-sortetan. Beste batzuetan, ordea,
espainiar kultura eta gizartearen hainbat alderditan sakontzen, hala
nola, La erótica del flamenco delakoan.
Prentsa eta liburuetako argitalpenak ez ezik, hamaika erakusketa
eskaini ditu mundu osoan zehar. 1978. urtean, Japonian erakutsi zuen
bere lana, Eikoh Hosoe argazkilari japoniarraren
gonbidapenari esker; Espainiako Arte Garaikideko Museoan ere jarri du
erakusketarik, eta baita, Tucson-go Center for Creative Photography
delakoan. 1996an, Madrilgo Arte Ederren San Fernando Erret Akademiako
kide izendatu zuten.
Zaharberritzeko
lanei buruzko argazki-fondoa
Bizimoduaren lekuko eta ondorengo belaunaldientzako altxor izugarria da
argazkia. Hori dela-eta, Santa Maria Katedrala Fundazioak
proiektuaren kultura eta turismoaren inguruko hedapenerako sustatzen
dituen ekintza-zerrenda luzearen artean, honako ekimen honi ekin zion
2001. urtean. Amaiera arteko zaharberritze-lanari buruzko argazkien
fondoa bildu nahi da honekin, eta gainera, egileen ikuspegi berezi eta
pertsonalaren arabera.
Vari Caramés argazkilari galiziarrarekin (El Ferrol, 1953),
Espainiako argazkilaritza garaikideko egilerik bitxienetako batekin,
eta “En la Catedral” izeneko bere lanarekin ekin
zion Santa Maria Katedrala Fundazioak 2001. urtean proiektu honi.
Erakusketa guztiak, halaber, Espainiako hainbat hiritan erakutsi dira.
Caramés argazkilariaren erakusketa, esaterako, 250.000
ikusle baion gehiago ikusi ahal izan zuten, Vitoria-Gasteizen
(Montehermoso Jauregia), Leonen (Katedrala), Sevillan (Katedrala) eta
Santiagon (Santiagoko Unibertsitateko Fonseca Aretoa).
Ondoren, José Manuel Navia argazkilariari (Madrid, 1957)
eskatu zitzaion zaharberritze-lanari buruzko argazkiak egin zitzan, eta
honek, “Desde la Catedral” izeneko erakusketa jarri
zuen Artium Museoan ikusgai. Madril, Bartzelona eta Valentzian egon
ondoren, Lisboako Cervantes Institutura eraman zuten elkarrekin
osatutako erakusketa, Santa Maria Katedrala Zaharberritzeko
Proiektuaren Portugalen egin zen aurkezpenera, alegia.