Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/11/2006

Atariko ganga bateko nerbio bat aldatu da

06/11/23 Mendeetan zehar kontrolik gabe estalkietatik iragazitako urak eragin du arazoa.

Santa Maria Katedraleko atariko gangak finkatzeko lanetan, portada nagusiko gangaren nerbio diagonalak arazoren bat zuela antzeman zen. Mendeetan zehar kontrolatu gabeko estalkipetatik isuritako ur-iragazketek eragin dute arazo hori. Ur horrek gatz disolbagarriak daramatza eta harriak xurgatzen ditu. Ur hori lurruntzean, harria pixkanaka-pixkanaka desegiten duen bolumena areagotu egiten da. Oso poliki baina etengabe ematen da prozesu hori, harria erabat desagerrarazi arte.

Atariko gurutzeria-ganga gotikoak harrizko egitura-arku handietan oinarrituta altxatu ziren, eta arku horiek, tartean jartzen zen plementu edo betegarriaren enkofratuaren eginkizuna betetzen zuten. Arku nagusietako batzuk, estali beharreko eremua zeharkatzen duten nerbio diagonalak dira, oinarrizko egituraren eginkizuna betetzen dutena, alegia.

Epe ertainera espero zitekeen gangaren hondamendia ekiditeko, nerbioa ordezkatzea erabaki zen.

Eragiketa honen teknika oso konplexua da, eta kargarako zurkaitz edo protesi bat prestatu eta jarri behar da, hondatutako nerbioak bete behar zuen eta ordezkoak beteko duen eginkizuna bete dezan.

Honela, hondatutako nerbioaren zati bat kendu ahal izango da, eta horretarako protesiak ganga bultzatuko du, berori ireki eta dobelak aske gera daitezen.

Nerbioa deskargatzerakoan, hondatutako dobelak kendu eta jatorrizkoen antzeko ezaugarriak dituen harri naturalezko berriak jarriko dira haien ordez.

Oso eremu txikia denez eta hondatutako nerbioaren erdian landutako ganga-giltzarri bat dagoenez, lana zaildu egiten da, azken horren zati bat (landutakoa) kontserbatu egin behar baita, lanak amaitutakoan birjartzeko.

Bost dobelak ordezterakoan, nerbioa jartzen da berriro ere kargan, eta poliki-poliki protesia deskargatzen da.

Azkenik, ordeztutako nerbioaren zati batek behar bezala funtzionatzen duela egiaztatu eta protesia eta eragiketarako beharrezkoa izan den egitura konplexuko aldamioa desmuntatuko dira.