Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

18/12/2006

Olagibel Saria jaso du Fundazioak

06/12/18 “Katedrala berreskuratzeko egin den lan handia” aitortzeko eman dio sari hau Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Elkargoak.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduak 18. Euskadi eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Arabako ordezkaritzak Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioari eman dio Olaguibel Saria. Gaurkoan, abenduaren 18an, arkitekto gasteiztarrak bere lan handiaren, Espainia plaza neoklasikoaren, planoak sinatu zituen egunaren urteurrenarekin bat datorren egunean entregatu da saria. Gaur bertan, eta oroitzapenezko ekintzen barruan, arkitektoen gremioak tenplu gotikoa bisitatu du.

Arkitektoen Elkargokoaren presidentea den Angel Luis Bellidoren esanetan, “tenplu gotikoa berreskuratzeko egiten ari den lana” aitortzeko eman diote Santa Maria Katedrala Fundazioari sari hau.

Bestalde, Ramón Ruiz-Cuevas arkitektoaren iritziz, arkitekturaren hedapenaren eta hiriaren memoria historikoa bizirik mantentzearen alde erakundea egiten ari den lanaren aitorpena da saria. “Kanpotarrak erakartzeaz gain, katedral gotikoa, hodiz jositako gaixo bat bailitzan, ZIUra eramateko ideia bikaina izan du” adierazi zuen Ruiz-Cuevasek.

Gasteizko Udaletxeko harrera-aretoan entregatu da saria. Heraclio Fournierrek erabiltzen zituenak bezalako harri bat izan da saria, hots, Solenhofengoa, Olaguibelen Espainia plazaren proiektuaren hegoaldeko aurretiko bista landua zeramala. Laurentino Aliende izan da diseinugilea. “Bide batez, inoiz izan den euskal arkitektorik onenaren irudia omentzen dugu” nabarmendu zuen Ruiz-Cuevasek.

Ekitaldian, halaber, Olaguibelen omenezko marrazki-lehiaketan irabazle izan denari ere eman zaio saria. Elkarren segidako laugarren urtez, profesional gasteiztar honen beste bi lan garrantzitsuren omenez, egin dituzte lanak Arabako ikastetxe guztietako 14 urtetik beherako ikasleek: Aihotz plaza eta Arkupeak.