Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

30/01/2007

Martxoaren 31ra arte luzatu dira doako bisitaldiak

07/01/30 Lehenengo sei hilabetetan 15.000 erreserba egin dira, eta aurreikusten denez, 25.000 bisitari izango ditugu lehenengo hiruhilekoan.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilak 30. Etengabe ari dira areagotzen Santa Maria Katedrala ezagutzeko bisita gidatuetara datozen bisitariak. Urtea hasi berri, eta aurten, tenplu gasteiztarrak 98.790 bisitariekin hautsi duen marka berriro ere gaindituko duela aurreikus daiteke urtarrilean izandako bisitariei eta datozen hilabeteetarako egin diren erreserbei esker.

Urtarrila eta otsaila bitartean 15.000 bistari baino gehiago bertaratu dira Santa Maria Katedral ezagutzera, eta zenbateko honek mukuruka gainditzen ditu aurreko urteetan hilabete hauetan lortutako kopuruak. 500.000 bisitarien kopurura heltzeagatik eskerrak eman nahian, hiritar guztiek Katedral Zaharra ezagut zezaten urte hasieran bideratu ziren doako bisitaldien arrakasta agerian jartzen du areagotze handi honek.

Egiazko datuek aurreikuspenik baikorrenak gainditu dituztenez, doako bisitaldien epea hilabete bat gehiago, hau da, martxoaren 31ra arte, luzatzea erabaki Katedral Santa Maria Fundazioak. Ekimena abiarazi eta astebetera bete ziren urtarrila eta otsailerako plazak.

Azken egunotan egin diren telefono-deien kopuruak ere ez du behera egin, eta horrexegatik, martxoaren amaiera arte luzatu da hasiera batean otsailaren 28ra arte aurreikusitako epealdia. Eskariak bere horretan jarraitzekotan, 25.000 bisitarirekin itxiko du lehen hiruhilekoa Santa Maria Katedralak.

Bisitari-kopuruaren gorakada ez ezik, beste helburu bat ere lortu da doako bisitaldien programarekin, hots: ezezagunak ziren zaharberritze-lanak, ibilbidea ezagutu edo erreserba egin duten askorentzat. Orotara, egin diren 10 eskaeretatik 5, Santa Maria Katedralera lehen aldiz hurbilduko diren gasteiztar edo arabarrek egin dituzte.

Etxez etxe, 87.000 gonbidapen-gutun baino gehiago bidali zituen Santa Maria Katedrala Fundazioak. Bisita baino lehenagoko erreserba egiteko, gonbidapeneko datuak bete, bertaratuko diren pertsona-kopurua barne, eta Bisitarien Harrera Gunean aukeratutako egunean aurkeztu baino ez da egin behar. Erreserbak telefonoz egin behar dira, honako zenbaki honetara deituta: 945 255 135.

Berritasunak FITUR 2007 azokan
FITUR 2007 – Madrilgo Nazioarteko Turismo Azokaren XXVII. ediziora Euskadiko standetik bihartik aurrera, asteazkena, eta igandera arte bertaratzen diren profesional eta bisitari guztiei helaraziko dizkie doako bisitaldien ekimen hau Santa Maria Katedrala Fundazioak. Munduko hitzordurik garrantzitsuenetakoa den honek ere lagundu du zaharberritze-proiektuak helarazten, eta horrexegatik nahi die Fundazioak bertaratutakoei oparitxo hau egin.

Baina ez da aurkituko duten berritasun bakarra izango. Santa Maria Katedrala Fundazioak, gainera, ibilbide gidatuetan gehitu berri dituen erakarpenak ere aurkeztuko ditu, hala nola: tenplu barruko arkeologia-indusketa berriak eta eraikin osoan zehar egindako eta egiten ari diren obrak, aurkitutako hilobiak ikusgai jarriko dituen museo funerarioa, ia ataria ukitzea ahalbidetzen duen aldamio berria, Gasteiz herrixkaren inguruko maketak, erakusketak, ikus-entzunezkoak...

Berritasunen arteko beste bat, bisita gidatuak sustatzeko aukeratutako irudi berria da: Aita eta alaba bat eskutik helduta, zuri-beltzean, atariko Amabirjinaren polikromiak poliki-poliki koloreztatzen dituela. Metafora honen bidez zera adierazi nahi da, kultur ondarearen zaharberritze-esperientzia bakarra gertu-gertutik ikusteaz gain, parte hartzea ere ahalbidetzen duela Santa Maria Katedralak.

FITURen dagoela-eta, “Noticias desde el Triforio” aldizkariaren ale berria aurkeztuko du Santa Maria Katedrala Fundazioak. Aldizkariaren argitaratutako 100.000 aletan, proiektua erdibidean dagoela, berori osatzen duten kolorezko 36 orrialdeek, zaharberritze-lana irekiaren alderdi guztiak jasotzen dituzte, hau da: arkitektura, arkeologia, kultura eta turismoa... Azokan argitara emango diren materialen eskaintza osatzeko, foileto eta kartel berriak eramango dira.

Elkarren segidako zazpigarren urtez esku hartzen du Santa Maria Katedralak FITUR azokan, eta Euskadiko standean erakusten diren elementuen artean, erreferente bihurtu da. Azokan esku hartzen duten touroperadore, profesional eta bisitari guztien onespena lortu du zaharberritze-lan irekiak.

Monumentuaren zaharberritze-lanak jendeari zabaltzearen esperientzia eta ondorioak aintzat hartu dituzte turismo adituek, eta baita Santa Maria Katedralaren zaharberritzea jendeari zabalik egoteak ezagutzari eta heziketari nola laguntzen dion. Izan ere, FITUR azokara bertaratzen diren profesionalek eta bisitariek, gero eta garrantziagoa ematen diote jasangarritasun soziokulturalaren inguruko turismoari.

FITUR azokaren XXVII. edizio hau, hainbatetan zaharberritze-proiektuaz interesa erakutsi eta 2004ko ekainean bisitatu zuten Espainiako Errege-Erreginak inauguratuko dute. Honetan ordezkatuta egongo diren 170 herrialdek eta esku hartuko dute 12.000 erakusketa-enpresak, 150.000 profesionalek eta 96.000 bisitarik baino gehiagok, hitzordu honen gorakako arrakasta bermatzen dute.