Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

07/03/2007

Kultura ondareari buruzko jardunaldia

07/03/07 Santa María Katedrala Fundazioak datorren martxoaren 13an “Kultura hiri historikoaren motor moduan” izeneko jardunaldia antolatu du.

Santa María Katedrala Fundazioak datorren martxoaren 13anKultura hiri historikoaren motor moduan” izeneko jardunaldia antolatu du. Jardunaldi horretan, Vitoria-Gasteizeko eta Arabako kultura-ondareari lotutako zenbait gai jorratuko dira: Santa María Katedralaren zaharberritze osoa, Vitoria-Gasteizeko harresi zaharra (XI. mendea), Añanako Haran Gazia berreskuratzea. Jardunaldi horretan, hizlari hauek arituko dira:

Araceli PEREDA and., Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziako Kultura Ondarearen zuzendaria (AECI).
Ramón GUTIÉRREZ jn., Arkitektura Latinoamerikarraren Zentroko zuzendaria eta UNESCOren aholkularia.
Agustín AZKARATE jn., Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedraduna.
Juan Ignacio LASAGABASTER jn., Santa María Katedrala Fundazioko zuzendari teknikoa.

Aurkezlea eta moderatzailea: Ana AGUIRRE and., Etxebizitzarako eta Hiri
Berrikuntzarako Udal Eragintegiko zuzendaria.

Jardunaldia Villa Suso jauregian egingo da, 19:00etatik aurrera.