11/12/2007
Santa Maria
Katedrala Fundazioak uztailaren 26 eta 27an antolatuko du Komentu
Sukaldeko eta Sukaldaritzako I. Topaketa. Hitzordu horretan, Espainia
osoko hogei bat monasterioko ordezkariek euren komentuetako
gastronomiako aberastasuna eta kalitatea erakutsiko dute. Horretaz
gain, hitzaldiak eta ate irekietako jarduera bat izango da katedralean,
eta bertan, gonbidatutako monjeek beraiek prestatutako eta
zerbitzatutako elikagaiak dastatu ahal izango dira.
Espainiako gastronomiaren zati handi bat komentuetan eta monasterioetan
jaio zen. Izan ere, mendez mende leku horiek, erlijio izaeraz gain,
besteei zerbitzatzeko zeregina ere betetzen zuten, batez ere,
gutxietsiei. Azken horiei elikagai espirituala eskaintzeaz gain, jateko
ematen zieten. Hainbat mende aurrerago, Santa Maria Katedrala
Fundazioak tenplu gotiko zaharra zaharberritzeko prozesua abian jarri
du, gizartearen eskura jartzeko eta hiritarrei ateak zabaltzeko
filosofia berberarekin, “Abierto por obras” izeneko
bisita gidatuen programaren bitartez. .
Komentuko sukaldaritza hogei bat monasterioren bidez ordezkatuta izango
da, herrialde osoko eta Frantziako komentuen eta abadien eskutik.
Horiek Arabako hiriburura bidaiatuko dira edo euren produktuen bidez
ordezkatua izango dira. Horrela, esaterako, nabarmenduko da Guadalupeko
Monasterioaren sukaldari historikoa nabarmenduko da, Fray Juan Luis
Barrera González, edo Estibalizko Santa Maria Monasterioko
Monje Sukaldaria, Fray Emiliano Ozaeta. Era berean, beste abadia
zistertarren ordezkariak etorriko dira, besteak beste: San Pedro de
Cardeña (Burgos), Cóbreces (Kantabria), Poblet
(Katalunia), La Oliva (Nafarroa), Oseira (Orense), Silos Monasterioko
Beneditarrak (Burgos), Valvanera (Errioxa) eta Belloc (Frantzia), San
Nicolas de Villafranca del Bierzoko komentuaren Paulistak
(León) Montesclaros monasterioko dominikarrak (Kantabria),
besteak beste.
Bestalde, sukaldaritza modernoa Senén González-en
bidez ordezkatuko da, alegia, gehien saritu den herrialdeko
sukaldarietako bat, Gasteizeko Agartoki jatetxean garatutako bere
ibilbideari esker. Senén jaunak Santa Maria Katedrala
eraikitzen hasi zen garaiko ohitura gastronomikoak ikertu ditu, eta
“Katedraleko Pintxoa” sortu du. Hura jardunaldi
horietan aurkeztuko da.
Ate irekietako
jardunaldia
Topaketa uztailaren 26an hasiko da Villa Suso Jauregian. Hor,
20:00etatik aurrera, Fray Juan Luis Barrera González, Fray
Emiliano Ozaeta eta Fray Guillermo Cerrato jaunek, Guadalupeko
Monasterioaren Prioreak hitzaldi bat eskainiko dute, eta bertan,
komentuko sukaldaritzako giltzarri historikoak eta gastronomikoak
azalduko dituzte. Bestalde, Senén González jaunak
sukaldaritza modernoaren ordezkari gisako bere ikuspegia ekarriko du.
Topaketa Santa Maria Katedralera eramango da, ostiralean. Bertan, 11
eta 14 bitartean, ate irekietako jardunaldi bat antolatuko da eta nahi
duten guztiek zaharberritze prozesuaren nobedade garrantzitsuenak
bisitatu ahal izango dituzte, besteak beste, indusketa arkeologikoak
eta portikoaren zaharberritzea, eta aldi berean, parte hartutako
monjeek beraiek prestatutako eta zerbitzatutako elikagaiak dastatu ahal
izango dute.
Katedralaren bi gunetan, abesbatza eta portikoa, bertaratutakoek
dastatu ahal izango dute Montesclaros Dominikarren Lapikoa (Kantabria)
eta Santiago Bidearen erromesaren baratxuri Zopa, José
María jaunak prestatuta, San Juan de Ortega Monasterioko
sukaldariak prestatuta (Burgos). Halaber, San Juan de Ortega eta
Cóbreces zistertarren gaztatxoak, eta Frantziako Belloc
Abadiako Beneditarrek euren latxa ardiekin egindakoak dastatzek izango
dira. Eta hori guztia Kataluniako Poblet Abadiako, Cardeña
Monasterioko (Burgos) eta San Nicolás del Bierzo Komentuaren
(Leon) ardoek lagunduta.