2007/07/30 Hiriko Erdi Aroko harresi zaharra bisitatzen dutenek 100 metroko beste zati batez gozatuko dute.
Gaurtik aurrera,
hiriko Erdi Aroko harresi zaharra bisitatzen dutenek 100 metroko beste
zati batez goza dezakete, dagoeneko egon badagoen tartearekin bat
egiten duena, eta ibilbidean zehar espezie usaintsuz josiriko lorategi
botaniko ikusgarri bat begiestea ahalbidetzen duena. Tarte berri horrek
hiriko ondare historikoa berreskuratzeko eta Hirigune Historikoa
berpizteko egiten ari diren lanak berrindartzeko balio du.
Joan zen urrian, mendeetan zehar etxeek eta kaleek ezkutuan
mantendutako harresiko hormen 136 metroko ibilbidea zabaldu zen.
Ordutik hona, 11.007 pertsonek ibilaldi gidatu horretaz gozatzeko
parada izan dute, zeinak hiriko urbanismoa nola jaiotzen den ikusteko
aukera paregabea eskaintzen duen. Badira beste 630 pertsona jadanik
erreserba eginda dutenak. Hamar hilabete geroago, ibilbide hori
areagotu egin da, eta 3.000 metro koadro ingurukoa den lorez betetako
pasealeku batetik zehar iragaten den tartea izateraino heldu da.
Pasealeku horrek defentsarako gerrikoaren zati batetik zehar ibiltzea
ahalbidetzen du; era berean, lau dorretzarrek zedarritzen duten
harresiko hormen 300 bat metro ikusteko aukera ere eskaintzen du
igarobide-sistema batetik.
Espazio hori berreskuratu eta balorean jartzea Vitoria-Gasteizko
Udalak, Hiri Berrikuntzarako Udal Agentziaren bidez, Hirigune
Historikoa birgaitzeko burutzen ari den lanen barruan daude. Horrez
gain, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lankidetza ere badauka.