Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

11/12/2007

Udazkeneko tailerrak

2007/10/24 Haurrek hiriaren historia edo bere arkitektura ezagutu dezaten esku-lanen bidez

Santa Maria Katedrala Fundazioak haurrentzako tailer berriak antolatu ditu, Gasteizeko tenpluko bisiten edukia haurrei gerturatzeko asmoarekin, hiriaren historia edo arkitekturaren edo arkeologiaren garrantzia ezagutzera ematen zaien bitartean. Ikastaroak, doanekoak, urriaren 27 eta 28, azaroaren 24 eta 25 eta Gabonetako oporretan garatuko dira.

Tailerrak 15 eta 20 haurren taldetan garatzeko diseinatu dira. Bertan, ordu erdiko bisita bat eta ordubeteko esku-lana burutuko da. Parte hartu nahi dutenek euskaraz edo gazteleraz egin ahal izango dute, eta izena emateko erreserba Santa Maria Katedraleko Bisitarien Harrera Zentroan (Plaza de la Brullerias) edo honako telefonoan egin behar da: 945 255 135.

‘La ciudad de bolsillo – Poltsiko hiria’
Tailer honen helburua Vitoria-Gasteizeko eta Santa Maria Katedraleko iragana haurrei gerturatzea da, ibilbide baten bitartez. Bertan azalduko dira Gasteizek izandako bilakaera Nova Victoria bilakatu arte, Santa Maria Katedralaren aurreko elizak, eta katedralaren beraren eraikuntza prozesua. Parte-hartzaile bakoitzak bisitan ezagututako elementuren baten maketa bat egin beharko du, esaterako VIII. mendeko etxolak; aurretiko elizak, harresia, Santa Maria bere fase desberdinetan, etab. ikusi dituztenak erreferentziatzat hartuta.

‘Érase una vez Vitoria-Gasteiz – Ba zen behin Gasteiz’
Tailer honetan, kartoizko iruditxoak eginez, Gasteizeko VII. eta X. mende arteko asentamendu edo hiriaren antzekoa irudikatuko da, arkeologiak historia ezagutzeko duen garrantziaz jabetzeko helburuarekin.

‘¡Veo, veo la catedral! – Ikusi makusi katedrala!’
Bertan, arkitektura gotikoaren ikuspegi erraza eta didaktikoa eskaini nahi da, beirateei arreta berezia emanez, horietako bat kartoiez egin aurretik.

‘La piedra nos cuenta - Harriak dio...’,
Haurrei artearen garrantzia ulertarazi egin nahi zaie, iraganaldiko elementu didaktiko gisa, hau da; biztanle gehienek irakurtzen eta idazten ez zekiten garai batean. Plastilina material nagusi gisa erabiliz, haurrek portada gotiko baten eskultoreak izatearen sentsazioa izango dute.

‘La catedral está enferma / Katedrala gaixorik dago’
Tailer honen bisitan, modu ulerterraz batean, katedralaren egitura-arazoak eta burutzen ari den zaharberritzea adierazi nahi da, giza gorputzarekin konparatuz. Haurrek, ondoren, kartoi batean marrazki bat egin beharko dute, tenperekin, katedrala irudikatuz, eta zimenduen, hormen eta bobeden aldean, koloreztatutako pintza batzuk ipiniko dituzte. Horretaz gain, kartoi zuriko txarteletako batean, katedralaren arazoak adierazi eta bakoitza dagokion pintzan jarri beharko dituzte.


Tailer horietaz gain, nahi duten eskolek eta ikastolek bestelako tailerrak edo jarduerak garatu ahal izango dituzte data desberdinetan. Horretarako telefono zenbaki berberean eskatu beharko dute (945 255 135).