Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

08/01/2008

Ken Follett idazleak Un mundo sin fin izeneko bere liburu berria aurkeztuko du Katedralean

2008/01/08 Santa Maria Katedralarekin bost urtetako harreman estuaren ondoren

Ken Follett idazle galestarra Gasteizen dago egun hauetan Un mundo sin fin aurkezteko, Los pilares de la tierra bere best-sellerraren jarraipena dena. Santa Maria Katedralarekin bost urtetako harreman estuaren ondoren, zeinak proiektuaren dokumentazio garrantzitsua eskuragarri jarri zion, Follettek Gasteiz aukeratu du bere literatur lan berriaren jendaurreko aurkezpena egiteko. Un mundo sin fin munduan zehar milaka ale saltzera deituta dago, eta jadanik argitaratu den herrialdeetako salmenta-zerrenden lehendabiziko postuetan kokatu da.

Horri esker eta Follettek berak koroan ateratako argazki bat liburuan sartzeko hartutako erabakiari esker, Katedrala milaka irakurlerengana iritsiko da. Horrez gain, duela zenbait hilabetetatik munduan zehar egiten diharduen sustapenean, Gasteizera egindako bere bisitaldietan ateratako argazki-sorta erabiltzen ari da; eta, gainera, esker onen atalean, egileak tenpluak eragin dion inspirazioa aitortzen du, eta baita Fundazioak emandako laguntza guztia ere.
Liburua aurkeztu eta irakurleekin batzeaz gain, Follettek Burulleria plazan jarri den Carlos Solanoren eskultura inauguratuko du gasteiztar tenpluaren alde egiten ari den hedatze-lanaren esker onez. Pieza plazaren goiko aldean egongo da, eta bera bakarrik ere faktore erakargarri bilakatuko da, eta primeran gorpuztuko du Katedralarekin Follettek duen harremana.
Argibide gehiago: www.kenfollettvitoria.com