2007/12/30 Gasteizko Principal Antzokian abestuko dute
Les Petits
Chanteurs de Saint Marc taldeak, ‘Los chicos del
coro’ filmean parte hartzeagatik ezaguna egin zen koruak,
Gasteizko Principal Antzokian abestuko du bihar, mundu luze-zabalean
egiten ari den biraren eremuan. Agortuta daude bi funtzioetarako
sarrerak (18.00etan eta 20.30ean); Santa María Katedrala
Fundazioak antolatu ditu aipatutako funtzioak.
Aldez aurretik taldeak Gasteizko Santa Maria Katedrala bisitatuko du,
eta bisita laburra egin ostean, errepertorioko bi kanta abestuko dute
elizpean, komunikabideentzako emanaldi pribatu batean.
Nicolás Portek, gaur egungo zuzendariak, sortu zuen Les
Petits Chanteurs de Saint Marc 1986. urtean. 10 eta 15 urte bitarteko
55 neskak eta mutilek osatzen dute; haur horiek Frantziako hiri
horretako San Marcos eskolan ikasten zuten. Gasteizera hogeita hamarren
bat lagun baino ez da etorriko.
Kideak eguneroko eskolen, entseguen eta jaialdietako emanaldien
errutinarekin ohituta zeuden. Baina euren bizitza guztiz aldatu zen
berrehun bat haur-koroen artean parte hartu eta “Koruko
mutilak” filmeko (2004) protagonistak aukeratu zituztenean;
Oskar sarirako bi izendapen lortu zuen filmak, eta musikak hezkuntzan
izan dezakeen eraginari buruzkoa da. Filmaren soinu-banda mundu osoan
ezaguna da, eta ia bi miloi disko saldu dituzte; horrek mutilen
ibilbide garrantzitsuaren berri ematen digu.
Musika sakratua nagusitzen da errepertorioan, XX. mende arteko
Gregorianoa alegia; baina gaur egungo musikak ere leku garrantzitsua
du. Bihar Principal Antzokirako prestatu duten programak Bruno
Coulaisen zenbait abesti ditu, abesti asko “Los chicos del
coro” filmerako sortu zituen; gainera, abesti klasiko batzuk
eta zenbait gabon-kanta ere abestuko dute.