Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

03/04/2008

Santa Maria Katedrala eta Erdi Aroko harresia Melillan ondareari buruzko jardunaldi batzuen protagonista

Gasteizen aurten monumentu-ondareari buruz egingo diren jardunaldien aurrerapen bat da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 3a.- Gonzalo Arroitak, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari gerenteak, eta Agustín Azkaratek, Arkeologia katedradunak, bihar Melillan “Melilla, Mediterraneoko ahots isildua” topaketetan parte hartuko dute. Bertan, hainbat adituk hiria, ondarea eta uraren inguruko eztabaida egingo dute eta aditu bi hauek Gasteizko katedral zaharra eta harresiari buruzko hitzaldi bat egingo dute eta jarduera horiek hirigune historikoa nola dinamizatu duten azalduko dute.

Jardunaldia Melillako Hiri Autonomoa, Zaragozako Erakusketa Unibertsalean azaltzearen ondorioz, sustatzen ari den ekintzen barruan dago. Erakusketa horretan pabilioi propioa izango du eta azken urte honetan, hiri horretan aurrez ikusita dauden garapen proiektuak jendeari ezagutzera ematen ari da. “Hiria, ondarea eta ura” Melillako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalarekin (UNED) Lotutako Zentroak antolatu du Gobernuaren Ingurumen Sailarekin elkarlanean.

Topaketa hau Gasteizen aurten monumentu-ondareari buruz egingo diren jardunaldien aurrerapen bat izango da. Gasteizko jardunaldi horietan hainbat erakunde ospetsuko nazioarteko adituek (esaterako, UNESCO, World Monument Fund, Hiri Harresituen Elkartea eta Europa Nostra, besteak beste) parte hartuko dute, eta eztabaidatuko den gaietariko bat harresien berreskurapena gizartearen eta hiriaren ikuspuntutik, hiri zaharraren ardatz antolatzaile gisa eta ezagutza iturri gisa izango da.

Melillan hiru egunetan egingo diren hitzaldien eta mahai-inguruen bitartez, Mediterraneoko kulturaren ezaugarri diren alderdiak analizatzen saiatuko dira. Gonzalo Arroita eta Agustín Azkaratek Katedralean herritarrei obrak ezagutzera emateko martxan jarri den esperientziak piztu duen interesari eta ondareak gizartean betetzen duen funtzioari buruz mintzatuko dira. Biek azpimarratuko dute ondare-ondasunen alorreko inbertsio publikoa gizartean errentagarritasuna eragiteko moduan egin behar dela, hezkuntza, prestakuntza, kultura, turismoa, ezagutza historikoa eta inguruaren berreskurapenarekin lotutako errentagarritasuna eragiteko moduan, alegia.

Jardunaldiak atzo hasi ziren (asteazkena) Ángel Morúa, Salvador Moreno eta Antonio Bravoren ‘Melilla, la voz callada del Mediterráneo’ liburuaren aurkezpenarekin. Aurkezpen horren ondoren, Carlos Fernández-Jauregui jauna, nazioarteko erakunde honetako Water for Life-en zuzendaria, 2Nazio Batuen Water for Life 2005-2015 programa” izenburua zeukan lehenengo hitzaldiaz arduratu zen.

Gaur, osteguna, Rinio Bruttomesso arkitekto veneziarrak hirien sareaz eta uraz hitz egingo du eta bere hiria jarriko du adibide gisa. Alexandriako Alexandrina Ikerketa Zentroko Mohamed Awad-ek, aldiz, ‘Alexandria: itsasoko aurrealde baten kontserbazio eta garapen kasu bat’ hitzaldia egingo du.

Arroita eta Azkaratez gain, bihar, ostirala, Salvador Moreno, Melillako Alde Zaharreko Plan Bereziaren zuzendaria, eta Nuria Sánz, UNESCOko Munduko Ondarearen Zentrokoa, arituko dira eta azken hau hiri historikoaren kontserbazioaz mintzatuko da. Jardunaldien bukaeran mahai-inguru bat egingo da eta bertan, Pablo Longoriak esku hartuko du New Yorkeko World Monument Fund erakundearen ordezkari gisa. Erakunde hori kultura ondarearen alorreko munduko mezenas pribaturik handiena da eta 2006an Santa Maria Katedrala bere monumentu babestuen zerrendan sartu zuen.

Halaber, parte-hartzaileek Melillako gotorleku zaharretik eta hiri autonomoko eraikuntza modernistetatik bisita gidatuetan parte hartuko dute, baita hiria itsasotik ezagutzeko txango batean ere. Ateratzen diren ondorioak Zaragozako Erakusketa Unibertsalean aurkeztuko dira.

Rellenar aquí