15/09/2008
Vitoria-Gasteiz,
2008ko irailaren 15a.- Santa Maria Katedrala Fundazioak eta
Goiena
Mendi Taldeak aurten ere lau ibilaldi prestatu dituzte
Harbidetik, eta
bideak Ajarte eta Arabako hiriburua lotzen ditu. Ibilaldi honen
berezitasun
nagusia Trebiñuko Konderriko herri horretako harrobiak Gasteizko
tenplua
eraikitzeko gehien erabili ziren harrien jatorria dela da.
Ibilbidea
Ajarten hasiko da, bertan, partaideei harrobi zaharrek monumentua
zaharberritzeko prozesuko baliabide gisa dauzkaten berezitasunen berri
emango
zaie. Ajarteko muinotik eta Gasteizko Mendietatik igarotzean, harrobi
zaharretako zuloak ondare arkeologiko eta historiko gisa ikusiko dira.
Puntu
honetan, aipatzekoa da daukaten balio naturala iparraldeko pagadi
ilunengatik
eta hegoaldeko amezti, erkamezti eta artediengatik.
Olarizuko
eremuan, jada, Kutzemendiko kastroa dago, Araban gizakiaren
arrastorik zaharrenetariko batzuk dauzkan aztarnategia, hain zuzen,
baita Olarizuko
Etxaldea ere. Toki hau probintzia osoan abere-bide batekin gehien
lotuta
dagoena da eta gaur egun aisialdirako eremu zoragarri bilakatu da.