23/07/2008
Vitoria-Gasteiz, 2008ko
uztailaren 23a.- Santa María Katedrala Fundazioak hilaren
26an ganbera-musikako kontzertuen zikloa jarriko du abian “Kontzertuan
eta irekita” goiburuarekin. Kultura-ziklo hau aldian behin burutuko da
tenplu gotikoaren portikoan, eta larunbatean hasiko da Hondore Koruaren
emanaldiarekin. Sarrera librea izango da.
“Musika portikoan.
Kontzertuan eta irekita” ekimena kokatu egiten da
Fundazioak duen nahiaren barruan, tenplu gotikoa bihurtzen ari den
benetako ezagutza-eremu —eta bereziki portikoa, orain dela gutxi
zaharberritu zenetik– sustatzeko helburuaren barruan alegia. Halaber,
katedralak hiriko Hirigunean duen agerpen aktiboarekin jarraitu nahi
du. Programazioa zenbait baterako ziklotan banatuko da; horrela bada,
hilabete bakar batean antzinako musikako, gaur egungo musikako edo
joera berrietako musikako emanaldiak, beste batzuen artean, izango
ditugu.
Programa hori uztailaren 26an hasiko da Hondore Koroaren
emanaldiarekin. Jesús María Unanuek zuzentzen du Korua eta Ana Belén
Garcíak pianoarekin laguntzen du; taldeak “Natura eta poesia” tituluko
programa joko du, eta Fauré, Lauridsen, Ravel, Holman eta Whitacre
egileek egindako koru eta pianorako obra batzuk joko dituzte Víctor
Hugo, Rilke, Shakespeare, Neruda eta Octavio Paz idazleen testuekin
batera.
Hondore Korua 1996. urtearen amaieran sortu zuten, Gipuzkoako adiskide
talde baten eta zenbait korutako kide batzuen ardurei erantzuteko,
haiek kantu koralaren aukeretan sakondu nahi baitzuten. Kalitatearen
aldeko apustuaren ondorioz, Hondore zenbait jaialdi ospetsutan parte
hartzera gonbidatu dute, eta jaialdi horien artean Donostiako Antzinako
Musikako Hamabostaldia aipa dezakegu. Errepertorio zabala eta anitza
du, zenbait estilo eta garai barne hartzen ditu, erlijio-musika jotzen
espezializatu bada ere.
Horien ostean, Akusma
taldearen txanda izango da; argi eta soinuko kontzertua proposatuko
digute, eta horren bidez nazioarteko zenbait obra akusmatikoren
hautaketa zabalduko dute. Abuztuaren 2an izango da, eta soinuztapen
sistema berezi baten bitartez 12 soinu-kanal arte kontrolatu ahal
izango dituzte. Ignacio Monterrubio soinu-difusioaz arduratuko da eta,
berriz, Daniel Ibisateren ardura argien diseinua izango da.
Abuztuaren 16an Katedralaren portikoan Oblivion Boskotearen
emanaldia izango dugu; ondokoek osatzen duten taldea: Inés de Madrazo
eta Nora Bolinaga (biolinistak), María José Ros (biola), Estibaliz Oraá
(biolontxeloa) eta Laura de la Hoz (Kontrabaxua). Toldrá eta Dvorak
egileen zenbait obra joko dituzte.
Irekita Kontzertuagatik ekimenak abuztuaren 23an, larunbata, jarraituko
du Medea Boskotearekin.
Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko (Musikene) biolin, biola,
klarinete eta biolontxeloko bost ikaslek osatzen dute taldea.
Esperientzia luzea dute bakarlari moduan edo ganbera-taldetan.
Programa abuztuaren 30ean amaituko da musika-proposamen berezi baten
bidez. Enrique Solinís
Azpiazuk ibilbide bat egingo du hari pultsatuaren mundutik
Milán, Narváez, Mudarra, Sor, Mozart, Scarlatti eta beste egile batzuen
obren bitartez; obra horiek bihuela, laute eta gitarra barroko, klasiko
eta erromantikoekin joko dituzte.
Programa hau alde batera utzita, portikoan uztailaren 29an
“Arkitekturaren soinua: Aragoiko mudejarraren errepresentazioa musika
bidez” hitzaldia emango du Zaragozako Unibertsitateko errektoreordeak,
José Ramón Beltrán jaunak. Hitzaldiari laguntzeko, biolin, txelo,
flauta eta perkusioko kontzertu bat izango dugu, eta kontzertu horrek
soinu bihurtuko du Aragoiko mudejar dorreei buruz Beltranek egindako
azterketa.
Beltrán Doktorea da Zientzia Fisikoetan eta Zaragozako Unibertsitateko
Telekomunikazioen Ingeniaritza Eskolan Elektroakustikako irakaslea da;
gainera, soinuari aplikatutako teknologia ikertzen du. Haren lana
monumentua entzutean eta horren geometria musikara itzultzean datza.
Emanaldi guztiak Katedralaren portikoan 20:00etan izango dira. Leku
mugatuta dugunez, gonbidapenak portikoko sarreran har ditzakezue (Fray
Zacarías Martínez) kontzertua hasi aurretik.