Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/05/2008

Julio Llamazaresek Santa Maria Katedralean “Las rosas de piedra” lana aurkeztuko du

Llamazares datorren asteazkenean Gasteizko Santa Maria Katedrala zaharberritzeko lanak ikustera etorriko da eta tenpluko arkupean hitzaldi bat emango du 20:00etan.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 23a.- Julio Llamazares idazleak datorren asteazkenean Gasteizen “Las rosas de piedra” liburua aurkeztuko du. Liburu hori Espainiako katedraletatik egindako bidaia bat da eta Gasteizko tenplu gotikoa ere aipatzen du. Hitzaldia tenpluko arkupean izango da arratsaldeko 20:00etan, Santa Maria Katedrala Fundazioak antolatutako “Katedralaren inguruko topaketak” zikloaren barruan. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.
“Hau denboran eta geografian egindako bidaia bat da (...) Hirugarren milurtekoa hasi zenean ekin nion eta egunen batean bukatuko dut, beno, hori espero dut, herrialde honetako katedral guztietatik igaro ondoren”, dio Julio Llamazaresek Las Rosas de Piedraren lehenengo liburukiaren hasieran. Bertan, Espainiako iparraldeko katedralez aritu da eta dagoeneko bigarren zatian ari da lanean.

Gasteizko Santa Maria Katedralaren kasuan, bidaiaria “Gasteizko katedralaren obra amaigabeez interesatzen da, hau da, 5.000 milioiko zaharberritze lanen katedralekoez. Garai hauetako bereizgarrietariko bat da gehien kexatzen direnak gehien jasotzen dutenak direla” dio idazleak, kaleko pultsu politikoari arreta berezia eskainiz eta bereizgarria azpimarratuz.
Llamazaresek Espainiaren inguruan daukan ideiari jarraiki, idazleak sei bidaia gauzatzen ditu eta bertan, bere sentimenduen mugak ere aipatzen ditu, bidaiariak “gustuak iradokitzen dizkion mugetan” soilik sinisten baitu.
Lehenengo bidaian Galiziaraino iristen da. Santiago, Tuy, Ourense eta Lugotik igarotzen da Mondoñedoko Elizbarruti ahaltsu ohian sartu baino lehen, bertan, oraindik ezkutuko feudalismo bat dago bizirik eta betiko Galiziaren espiritua pizten da. Asturias eta Leon batu zituen El reino perdido lanean hainbat katedral azaltzen dira, Oviedokoa, Leongoa (bere harri gaixoekin), Astorgakoa, Zamorako, Salamancako biak eta Ciudad Rodrigokoa (hau Espainiako apezpikutzarik txikiena dela diote).
Donde la vieja Castilla atalburuan Santanderreko katedral erreari buruz hitz egiten da, ondoren, Burgos, Valladolid eta Avilako filigranetara igarotzen da eta gero, Euskal Herriko hiru hiriburuetako tenpluez, Iruñekoaz eta Calahorrakoaz mintzatzen da, eta Errioxako Santo Domingo de la Calzada katedralean bizi diren oilar eta oiloaren istorioa kontatzen du.
Aragón de norte a sur izeneko atalburuan, aldiz, bere oroimenera jotzen du, Pirinioetako perlatik Jacara igarotzen da eta gero, Albarracingo katedralaren txirotasuna deskribatzen du, eta gero Pilarra, hau da, Vatikano txikiko tenplu handia aipatzen du, izan ere, Aragoik berak txikitan bizi izan zituen liturgiak gogora ekartzen baitizkio. Lehenengo liburuki honen bukaerako atalburua Las seos de Cataluña da, eta bertan, Lleida, Bartzelona, Girona edo San Feliu de Llobregateko tenpluak deskribatzen dira, besteak beste.