Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

16/04/2008

Santa María Katedrala Fundazioak beste urrats bat hasiko du Juan Ignacio Lasagabasterren zuzendaritzapean

Eusko Jaurlaritza patronatuak sartzea, eta 2009-2013 eperako plan estrategikoa idazten amaitzea, dagozkion helburu guztiekin.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 16a.- Santa María Katedrala Fundazioak beste etapa bat hasiko du Juan Ignacio Lasagabaster jauna zuzendari kudeatzaile izendatzen dutenean, Gonzalo Arroita jaunaren ordez. Ondo baino hobeto ezagutzen du proiektua, horren zuzendari teknikoa izan baita. Lasagabasterrek Fundazioaren zuzendaritza hartzen du zaharberritzeko lana garrantzi handiko une batean dagoenean eta Eusko Jaurlaritzaren patronatuarekiko sarrera erabakitzen denean.

Santa María Katedrala Fundazioaren patronatuko presidente andrea, Lorena López de Lacalle, gaur goizean Arroita eta Lasagabasterren arteko botereen esku-aldaketaren lekuko izan da. Bi pertsona horiek lotura izan dute Gasteizko eliza zaharberritzeko proiektuarekin 2000. urtean Fundazioa sortu zenetik. Lan-talde oparoaren zuzendaritzan eta zortzi urtez arrakastarekin eta gogor lan egin ondoren, lortu dute Santa María Katedrala, monumentuak zaharberritzeko metodologia-eredu izateaz gain, Euskal Herriko turismo erakargarri nagusietako bat bihurtzea. Alde batetik, Arroitak, jakinaz denez, Fundazioa utzi du hiriko hirigunea suspertzea eta sustatzea helburu duen agentziarekin lan egiteko.

Juan Ignacio Lasagabasterrek, bestalde, kargua onartu du 90eko hamarkada erditik Zaharberritzeko Plan Gidatzailearen lehen sustatzaile eta zuzendari izan ondoren, eta geroxeago Fundazioaren zuzendari teknikoko lanak burutu ondoren, Arabako Foru Aldundiko Historia eta Arkitektura Ondarearen Zeribtuzu burua baitzen. Egin beharreko lehenengo lanetako bat ondokoa izango da, azken bilkuran onetsi zen bezala: Eusko Jaurlaritzaren patronatuarekiko sarrera kudeatzea; gaur egun patronatu horretan Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala eta Gotzaintza daude. Erkidegoko gobernuak etengabe lagundu badu ere abian jarritako ikerketa eta zabalkuntza programak finantzatzen, eta katedrala berreskuratzeko funtseko alderdi batzuk bideragarri egin baditu ere, laster batean patronatuan osoki sartzea aurreikusi da.

Halaber, Lasagabasterrek beste antolaketa-egitura bat osatu nahi du Fundazioan, eta egitura horrek, beste lan batzuen artean, 2009-2013 eperako lan estrategikoa idatzi beharko du, Katedralaren zaharberri arkitektonikoarekin amaitzeko eta etorkizunera begira Katedrala berezko izaera eta bizitza duen erlijio- eta kultura-eremu gisa dituen gaitasunak garatzeko eta sustatzeko.

Garrantzi handiko uneak zaharberritze-lanetan

Zuzendari kudeatzaile berriak kargua hartzen du zaharberritzeko lanak une erabakigarrian daudenean. Aurreproiektuarekin, non Monumentuan zein ingurunean aplikatu behar diren konponbide funtzional eta formalak definitzen diren, gauzatzeko proiektuak idatzi dira eta horietako bi proiektu nagusi hasi dituzte, dorrea eta portikoa zaharberritzea eta erdiko nabeena; une honetan beste urratsa bati egin behar zaio aurre, eta urrats horretan beste eremu batzuk agertuko dira. Gainera etapa garrantzitsua da ebaluatzeko noraino iritsi diren eta zer larri diren gurutzaduran antzemandako egitura-arazoak (arkeologia-indusketen ondorioz suertatukoak). Emaitzak finkatze-proiektuaren garapena baldintzatuko du.

Lasagabasterrek beste erabilera-proposamen batzuk egiteko ardura ere izango du, bai arkeologia-indusketen ondorioz tenpluaren barruan museo bihur daitezkeen eremuei dagokienez, bai bisitatzeko moduko ibilbideei dagokienez. Ibilbideak amaitu egingo dira portikoaren estalpe-artean sortutako areto ederretik igaro ondoren, dorrean alegia, hiriaren talaiarik ederrenean. Badira berreskuratzeko moduko beste eremu batzuk: XVIII. mendeko sakristia, Paterninako kapera, Santiagokoa edo Aiztogile kalean diren alboko etxeak; eremu horietan beste jarduera batzuk egiteko aukera izango baitugu.

Zuzendari kudeatzaile berria, halaber, urte hauetan Santa María Katedralaren kudeaketarekin lortutako esperientzia eta ereduaren oinarri intelektuala beste eremu batzuetan sustatzearen eta errentagarri bihurtzearen aldeko defendatzaile garrantzitsuenetako bat dugu. Hori dela eta, Lasagabasterrek uste du Fundazioaren jarduerak ZAIN Ikerketa Zentroan eremu erreferente izan behar duela; zentro hori esperientzia honen babespean sortu baitzen.