Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

08/10/2008

Bóreas Cámara taldeak bere azken lana aurkeztuko du, lanaren izenburua Pack of new Cotillons da eta Santa Maria Katedralean grabatu zuten

Gasteizko Fournier Karta Museoan aurkitutako karta sorta batetik jaiotako abestiz osatuta dago

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urriaren 8a.- Boreas Cámara talde gasteiztarrak Pack of new Cotillons izenburuko lan berria aurkeztu du gaur. Santa Maria Katedralean grabatutako lana da eta Arabako hiriburuko Fournier Karta Museoan aurkitutako karta-sorta batetik jaiotako abestiek osatzen dute. XVIII. mendearen bukaerako herri-kantu txiki batzuk dira.
Hasieran, lan hau Fournier Museoko biltegietan sortu zen, bertan baitzegoen aparteko karta-sorta hori, eta karta bakoitzak dantzatxo baten musika zeukan idatzita. Karta-sorta gaur egun munduan dauden ‘Longman and Lukey’s Complete Pack of New Cotillons’en bi kopietariko bat da. Dirudienez, Félix Alfaro Fournierrek 1970ean enkante publiko batean ‘de la Rue’ bilduma erosi zuen Sotheby’s enkante-etxean. Bilduma horretan 500dik gora karta-sorta eta beste agiri, marrazki eta liburu batzuk zeuden. Karta-sorta hau horien artean zegoen 365 zenbakiarekin identifikatuta. Arabako Foru Aldundiak 1984an bilduma osoa erosi zuen.
Hasiera-hasieratik Boreas Cámara taldeko kideak liluratuta geratu ziren karta horien soinu kutxuagatik, hori dela eta, ez zen zaila izan kartei musika aurkitzea. Instrumentazioa garatzeko Josean San Miguel musikologoaren laguntza izan dute.
Diskoa XVIII. mendearen bukaeran modan zegoen dantza musikako lanen bilduma bat da eta esparru zabal samarra besarkatzen du: Erdi Aroa, Errenazimendua, Barrokoa eta Klasizismoa. Herri-musikako lan txiki-txikiak dira eta gehienetan, ongi pasatzeko daude konposatuta.
‘Pack of new Cotillons’ lana osorik grabatu zuten Santa Maria Katedralean uztailaren 6tik 11ra arteko gauetan. Eta aipatzekoa da Gasteizko Udalaren diru-laguntzarekin egin dela.
Diskoak Santa Maria Katedraleko Bisitarien Harrera Zentroan (Buruileria plaza) eskuratu daitezke 10 eurotan.