Botilak 8 eurotan erosi ahalko dira Katedraleko Bisitarientzako Harrera Zentroan eta Santa Maria Parrokian
Vitoria-Gasteiz,
2008ko azaroaren 11n.- Erdi Aroko hiriguneko Santa Maria
parrokiak Arabako Errioxan egindako olio salmenta bat martxan jarriko
du helburu solidarioekin. Zehazki, eskuratzen den dirua parrokiak
pertsona behartsuen inguruan lantzen dituen proiektuak finantzatzeko
erabiliko da.
ADORAren (Arabako Errioxako Olibondoaren Elkartea) litro
erdiko olio botilak 8 eurotan erosi ahalko dira Santa Maria parrokiaren
egoitzan eta Katedraleko Bisitarientzako Harrera Zentroan (Buruileria
plazan). Hasteko, 500 botila jarriko dira salgai, baina beharrezkoa
izanez gero, kopurua areagotu egingo da. Ekimen hau Berakah talde
sozialeko kideen laguntzari esker gauzatu ahalko da, haiek baitira
olioa erosi eta parrokiari eman diotenak.
Salmentari esker bildutako dirua parrokiak Berakah taldearekin
gauzatzen dituen proiektu sozialak finantzatzeko erabiliko da.
Aipatzekoak dira, adibidez, mikrokredituak emateko ekimena, Kafe Beroa
harrera zentroa, Gizarterako elkartearekin egiten den lana eta adineko
pertsonen arretarako lana, besteak beste.
Gaur goizean Santa Maria Katedrala Fundazioaren patronatuko
lehendakaria den Lorena López de Lacallek, Fundazioko zuzendaria den
Ignacio Lasagabasterrek, ADORAko Alberto Alechak eta Santa Maria
elizako apaiza den José Ángel López de Lacallek Katedralaren arkupean
ekimen solidario honen berri eman dute.