Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

Bihar, ostirala, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Concejo Abierto taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da. Antzinako musika jotzen duen talde honen errepertorioa barrokoko lanek osatzen dute (XVI. mendearen bukaeratik XVIII. mendearen hasierara arte) eta beti jo nahi izan du historia jatorrizko instrumentuekin. Beren lanean materiala xeheki bilatu dute, ikerketa lana eta lan musikologikoa ere gauzatu dute, eta gero, interpretatu egin dute. Horretarako musikari aditu ospetsuen laguntza eta aholkuak ere jaso dituzte.
Taldeko kideak Ander Berrojalbiz (biolina), Maider López (biola) eta Virginia Gonzalo (klabea eta organoa) dira, baina kontzertu honetan beste lau musikarirekin batera arituko dira: Cristina Bayón (sopranoa), Soma Salat-Zakariás (zango-biola), Thor-Harald Johsen (tiorba) eta Roger Junyent i Balsach (biolin barrokoa).
Les Saqueboutiers de Toulouse taldeak azaroaren 29an denboraldiko azken kontzertua eskainiko digu. Adituek eta entzuleriak XVII. mendeko musikako interpretazioan erreferentziatzat jotzen dituzte. Talde honek metalezko instrumentu zaharrak erabiltzen ditu eta horien artean aipagarriena korneta eta tronboi nukleo bat da, eta beharrezkoa denean, biolin, biola, bajoi eta txirimiaz inguratzen dira. Kontzertu hau ere arratsaldeko 20:00etan hasiko da.
Kontzertuak Katedraleko arkupean egingo dira, eta doakoak dirabaina beharrezkoa da gonbidapena izatea. Nahi dutenek Katedraleko Bisitarientzako Harrera Zentroan (Buruileria plazan) jaso ditzakete kontzertu bakoitzaren aurreko asteazkenean.