2 orduko ikastaroak izango dira eta abenduaren 29an eta 30ean egingo dira
Vitoria-Gasteiz, 2008ko
abenduaren 23-ran.- Santa Maria Katedrala Fundazioak
Gabonetan umeei zuzendutako eskulan tailerrak martxan jarriko ditu.
Aurten Eguberrietako jaien ospakizunei buruzkoak izango dira eta
neska-mutilek plastilinazko jaiotza bat eta koloretako girlandak egingo
dituzte. 2008ko abenduaren 29an eta 30ean egingo dira.
Lehenengo tailerrean, ‘Gabonetako koloreak’ izenekoan, Gabonetako
girlanda apaingarriak egingo dituzte. 6-8 urteko neska-mutilentzako
izango da eta Katedralera bisita labur bat ere egingo dute. Bertan,
arreta berezia eskainiko zaie beirateetako kolore biziei eta
sakristiari, eta hor, zaharberritze lanei esker berreskuratutako
koloreak ikusiko dituzte. Tailerrari ekitean, ikusi duten
guztiak Gabonetako girlanda politak egiteko balioko die eta gero etxean
jarri ahalko dituzte.
Tailerra abenduaren 29an egingo da. Goizeko txanda 10:00etatik
12:00etara izango da euskaraz, arratsaldekoa, aldiz, gaztelaniaz izango
da eta 16:00etatik 18:00etara egingo da.
Bestalde, 9-11 urteko umeek abenduaren 30erako antolatutako tailerrean
parte hartu ahalko dute. ‘Jaiotza bat egingo al dugu?’ izeneko tailer
honetan plastilina erabiliz hiru dimentsioko jaiotza bat egin ahalko
dute Katedralaren arkupeko erdiko aurrealdean ikusten dutenean
oinarrituz. Monitoreekin bisita labur bat egingo dute elizetako
arkupeetan benetako harrizko Bibliak daudela eta Katedralaren erdiko
arkupeko aurrealdean Jesukristoren haurtzaroaren zikloa bikain
irudikatuta dagoela ikus dezaten. Horrez gain, tenpluko Sakristian
instalatuta dagoen jaiotza ikusiko dute.
Tailerra goizez euskaraz egingo da 10:00etatik 12:00etara eta
arratsaldez gaztelaniaz, 16:00etatik 18:00etara.
Tailer bien kostua bazkideentzako edo Katedralaren
Fundatzaileen Elkarteko kideen seme-alabentzako 2 eurokoa izango da ume
eta tailer bakoitzeko, eta gainontzekoentzako 5 eurokoa izango da.
Izena emateko erreserba Katedraleko Bisitarientzako Harrera Zentroan
(Buruileria plazan) edo 945 255 135 telefonora deituz egin daiteke.
Gabonetako Tailerrak
abenduaren 29a
‘Gabonetako koloreak’
• 10:00-12:00 euskara
• 16:00-18:00 gaztelania
abenduaren 30a
‘Jaiotza bat egingo al dugu?’
• 10:00-12:00 euskara
• 16:00-18:00 gaztelania