Ostegunean, arratsaldeko 20:00etan emango dute hitzaldia Villa Suso Jauregian eta sarrera librea egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2009ko
urtarrilaren 21a.- Valle eta Carmen Vaquerok bihar Santa
Maria Katedrala Fundazioak antolatutako ‘Katedralaren inguruko
Topaketak’ hitzaldi zikloan parte hartuko dute. Hitzaldia arratsaldeko
20:00etan izango da Villa Suso Jauregian eta Garcilaso de la Vega
idazle toledoarrari eta Euskal Herrian izan duen presentziari buruzkoa
izango da.
Joan zen astean Salvador Santa Puchek literatura sefardiari buruz eman
zuen hitzaldiaren ondoren, Gasteizen azken urteotan gozatu dugun eta
lehen mailako idazleak ekarri dizkigun ‘Katedralaren inguruko
Topaketak’ zikloan Carmen eta Valle Vaquero Serranoren hitzaldira
joateko aukera izango dugu.
‘Garcilaso: bere presentzia euskal lurraldean’ izenburuko hitzaldi
honetan, Vaquero ahizpek idazle eta intelektual toledoarraraz hitz
egingo dute. Espainiako urrezko mendearen ordezkari nagusietariko bat
da, eta bizitza laburra izan zuen arren, olerkari espainiarren eredu
garrantzitsua da. Zehazki, geure lurraldean izan duen presentziaz
arituko dira.
Carmen Vaquero Hizkuntza eta Literatura Espainiarreko katedraduna eta
literatura espainiarraren Urrezko Mendean aditua da, bereziki,
Garcilaso de la Vega eta Toledoko XVI. mendeko Humanismoaren latinezko
idazleetan da aditua. Bere ibilbide luzean askotan aritu da
lehiaketetako epaimahaikide gisa. Horrez gain, artikulu eta liburu
ugari argitaratu ditu, baina bere lanik aipagarrienak ondorengo hauek
dira, besteak beste: ‘La perfecta edad garcisaliana y el CORDE. Dos
sonetos para dos Sás: Garcilaso y Góngora’, ‘El libro de los
maestrescuelas’ eta ‘Fernán Álvarez, secretario de los Reyes Católicos.
Genealogía de la toledana familia Zapata’.
Bere espezialitatea Estatu
Batuetan, Souther Illinois Unibertsitatean igaro zituen bi urteetan
hobetu zuen eta gaur egun Toledon estomatologo gisa egiten du lan. Hala
ere, literaturaren inguruan daukan interesa dela eta, zenbait kondaira
argitaratu ditu Toledori buruz eta ‘El dulce fruto de la primavera.
Garcilaso y Guiomar’ eleberri historikoa idatzi zuen. Horrez gain,
eleberri historikoari buruzko hitzaldiak eman ditu eta beste idazle
batzuekin batera gai honi buruzko topaketetan esku hartu du.
Hitzaldia Villa Suso Jauregian egingo dira, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte, eta Santa Maria
Katedraleko Fundatzaileen Elkarteko kideek lehentasuna izango dute
19:45ak arte.