Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

23/01/2009

Santa Maria Katedrala Fundazioa enpresa mezenasgoaren sarietako finalista

Gasteizko zutabeak’ babes programa berritzailea aintzatetsia izan da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 23a.- Santa Maria Katedrala Fundazioa atzo Madrilen eman ziren Enpresa Mezenasgoaren eta Babesaren Sarien XVIII. edizioan finalista geratu zen. Zehazki, ‘Gasteizko zutabeak’ babesle programa ondare historiko artistikoaren kategorian finalista geratu zen eta Santa María la Real Fundazioak irabazi zuen.
Madrilgo Real Casa de Correosen atzo enpresa mezenasgoaren AEDME sariak banatu ziren. Madrilgo Erkidegoko lehendakaria den Esperanza Aguirre izan zen ekitaldiaren presidentea eta bertan, Espainiako enpresa, gizarte eta kultura arloko ordezkari ugarik parte hartu zuten.
Santa Maria Katedrala Fundazioak ondare historiko artistikoaren kategorian parte hartu zuen ‘Gasteizko zutabeak’ mezenasgo programarekin. Atzo epaimahaiaren aintzatespena lortu zuen ekimenari esker, enpresek Gasteizko tenplua zaharberritzeko proiektuak parte har dezakete haren 18 zutabeetariko bat sinbolikoki adoptatuz.
Ondarearen alorreko erakunde espainiar garrantzitsuen kontra aritu zen lehian, esate baterako Santa María la Real Fundazioa. Fundazio horrek lortu zuen saria Iberiar Penintsulako erromaniko espainiarrari buruzko entziklopedia bat garatzeagatik. Gailentzekoak dira ere ondorengo finalista hauek, besteak beste: Atapuerca Fundazioa, daukan babesle eta mezenasgo programagatik, eta Gaztela eta Leongo Ondare Historiko eta Artistikoko Fundazioa, batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleei zuzendutako lehiaketagatik.
Aurten enpresa babes eta mezenasgoaren AEDME sarien babesleak Banco Santander eta Madrilgo Erkidegoa izan dira. Aurten adin-nagusitasuna lortu duten sari hauek filantropiaren eta geure herrialdearekiko gizarte erantzukizunaren alorreko saririk eraginkorrenak dira.
1991ean sortu ziren. Urte hartan, Bartzelona olinpikoaren ondoriozko giro optimista eta ekintzaileak beren sorrera erraztu zuen. Sarien azken edizioak ospea irabazten joan dira, Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren goraldiaren ondorioz, eta Espainian esparru horretako saririk garrantzitsuenetariko bat dira.








.
.