Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

11/02/2009

Ángeles de Irisarri idazleak Nafarroako Toda Erreginarenganako hurbilketa bat egingo digu

Bihar, osteguna, arratsaldeko 20:00etan emango du hitzaldia Villa Suso Jauregian eta sarrera librea egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 11.- Santa Maria Katedrala Fundazioak eleberri historikoari buruz antolatu duen “Katedralaren inguruko Topaketak” hitzaldi zikloan Ángeles Irisarri idazlea izango dugu bihar. Arratsaldeko 20:00etatik aurrera Villa Suso jauregia ‘Nafarroako Toda Erregina’ren bizipenen Erdi Aroko antzoki bilakatuko da. Hitzaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Salvador Santa Puche aditua Espainian judu sefardien egonaldiaz mintzatu zen, Carmen eta Valle Vaquerok, aldiz, Garcilaso de la Vegari buruz hitz egin ziguten eta aste honetan, ‘Katedralaren inguruko Topaketak’ zikloan Ángeles Irisarri izango dugu entzungai.
‘Nafarroako Toda Aznar Erregina’ izenburuko hitzaldian Ángeles de Irisarrik IX. mendearen bukaeratik X. mendeko erdialdera arte bizi izan zen emakume haren bizitza laburbilduko digu. Iruñeko Sancho Garcés I.arekin ezkondu zen eta horrela Iruñeko erregina bihurtu zen.
Ángeles de Irisarri Zaragozan jaio zen, Filosofia eta Letretan lizentziaduna da, Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan aritutako da eta artxibozaina ere izan da. Urteak daramatza literaturan soilik lan egiten, baina publizitate agentzia batean ere lan egin zuen.
25 liburutik gora idatzi ditu. Aipagarrienak honako hauek dira: ‘Toda, reina de Navarra’ (1991), ‘El estrellero de San Juan de la Peña’ (1992), ‘Ermessenda, condesa de Barcelona’ (1994), ‘Las damas del fin del mundo’ (1999), ‘La reina Urraca’ (2000), ‘Trilogía de Isabel, la reina’ (2001), ‘Romance de ciego’ (2005) eta ‘La artillera’ (2008).
Literaturaren alorrean egin duen lanari esker, hainbat sari lortu ditu, honako hauek, besteak beste: narrazio laburraren Isabel de Portugal saria birritan, 1992an eta 1994an, Lumen argitaletxeko Emakume eleberri saria (1994an), Baltasar Graciá narrazio saria (1996an) eta eleberri historikoaren Alfonso X el Sabio saria. Horrez gain, lankidetzan aritzen da hainbat komunikabidetan, esaterako, Heraldo de Aragón eta ABC egunkarietan zutabegile gisa, baita aldizkarietan ere.
Hitzaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Villa Suso Jauregian. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte, eta Santa Maria Katedraleko Fundatzaileen Elkarteko kideek lehentasuna izango dute 19:45ak arte.










.
.