Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

25/02/2009

José Luis Urrutia Bilboko idazleak historiako protagonistez hitz egingo du

Hitzaldia bihar, osteguna, arratsaldeko 20:00etan izango da Villa Suso Jauregian eta sarrera librea egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko otsailaren 25a.- José Luis Urrutia Bilboko idazlea bihar "Katedralaren inguruko Topaketak" zikloaren beste hitzordu baten protagonista izango da. Hitzaldia, Santa María Katedralaren Fundazioak antolatutakoa, 20:00etan hasiko da Villa Suso Jauregian, sarrera librea egongo da eta "Pertsonaia anonimoak: historiako benetako protagonistak" izenburua du.
Santa María Katedrala Fundazioa negu honetan eleberri historikoari buruzko topaketa-zikloa egiten ari da, eta ziklo horren barruan bihar José Luis Urrutia gurekin izango dugu, José Calvo Poyato Kordobako idazleak pasa den astean utzitako lekukoa hartuko du.
Bilbon 1958. urtean jaio zen José Luis Urrutia, eta literaturaren alorrean poesian eman zituen bere lehen urratsak; genero horretakoa zen 1981. urtean argitaratutako “Sangre enamorada” obra. Baina hurrengo idazkiak kontaketa laburrak izan ziren, 1988. urtean eleberri historikoaren munduan sartu zen arte; ordutik hona etenik gabeko jarduera burutu du genero horretan.
Lehen eleberrian pertsonaia bat ezagutarazi zuen lau emanalditan banatutako bizipenen bitartez. Elías de Aldama zen pertsonaia hori. Idatzitako azken eleberrien artean ondokoak nabarmendu ditzakegu: “César Borgia. El hijo de Papa" (2008), "El inquilino del balneario de Orduña” (2006), “La sombra de Lanzuri. El Ayalés” (2006) edo “Ignacio. Los años de la espada” (2005). Halaber, iaz euskal eta kanariar idazleen antologia batean parte hartu zuen; “2.050 kilómetros de palabras” titulua zuen eta Tenerifeko Baile del Sol argitaratzeak argitaratu zuen.
“Lecturas entre paradas” eta “Lecturas en el Arenal” bildumetan parte hartu du kontaketa labur batzuekin, eta gainera zenbait gidoi ere idatzi ditu, eta horien guztien artean 2008an Ondare Historikoko Europar Jardunaldietarako Urduña Hirira egindako antzerki bidezko bisitak nabarmendu ditzakegu.
José Luis Urrutiak zenbait komiki ere idatzi ditu, adibidez “El secreto de las piedras rojas”, Arrigorriagako Udalak (Bizkaia) sustatutako proiektu turistiko eta kultural bat da. Aunia eta Neu aldizkarietan ere lan egiten du. Halaber, literatura-jarduerarekin batera, kultura-jarduerak, mintzaldiak, eta hitzaldiak burutu ditu eta epaimahaiko kide izan da zenbait literatura-lehiaketatan.
José Luis Urrutiaren hitzaldia 20:00etan hasiko da Villa Suso Jauregian. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte, eta Santa Maria Katedraleko Fundatzaileen Elkarteko kideek lehentasuna izango dute 19:45ak arte.