3D eta arkitekturari buruz Trenton egin duten kongresuan parte hartzera gonbidatu dute.
Portikoko polikromiak berreskuratzeko sistema ezagutarazi du.
style="font-weight: bold;">
Gasteiz, 2009ko
otsailaren 27a.- Santa María Katedrala Fundazioak aste
honetan Italian ezagutarazi du teknologia berriak nola aplikatu
dituzten Gasteizko eliza zaintzeko eta zaharberritzeko. “3D
Arch 2009” kongresuaren esparruan, non Frantzia, Estatu Batuak, Italia,
Suitza edo Japoniako zenbait adituk parte hartu duten, aurkeztu egin
dute katedralaren berreraikuntza birtualerako teknikak eta baita
portikoko polikromiak berreskuratzeko argia bidezko proiekzio-sistema
ere.
Antolatzaileek gonbidatuta, Santa María Katedrala Fundazioko zenbait
ordezkarik “3D Arch 2009” kongresuan parte hartu dute; kongresu
horretan otsailaren 25etik 28ra bitartean Trenton mundu luze-zabaleko
zenbait aditu bildu dira, ondare arkitektonikoa zaharberritzeko
aplikatzen ari diren hiru dimentsiotako teknikarik berrienetara
hurbiltzeko asmoz.
“Espazioa denboran barrena. Berreraikitze birtualerako 3d teknikak
aplikatzea eta argia proiektatzea kultura-ondarea aztertzeko eta
berreraikitzeko" tituluarekin, jakinarazi dute nola egin duten lan
Arabako hiriburuko proiektu adierazgarri honetan.
Fundazioa 1999. urtean sortu zuten, eta ordutik hona
monumentua zaharberritzeko prozesua egiten ari dira; prozesu horren
ezaugarri nagusiena da ondarea zaintzeko teknologia berriak aplikatu
dituztela bateragarritasun irizpiderekin. Hasieratik hiru dimentsiotako
eredu bat egin zuten fotogrametriaren bidez; horri esker zenbait plano
eta argazki lortu ziren, eta horiek izan dira diziplina anitzeko
azterketa guztiak gauzatzeko eta kudeatzeko oinarriak.
Gainera, dagoeneko digitalizatuta duten informazio hori guztia
kartografiako ereduarekin lotu dute eta Monumentuaren Informazio
Geografikoko Sistema sortu dute; sistema horren izena SIM da, eta
monumentuaren giltzarri guztiak ematen ditu.
Halaber, kongresu horretan ekimen berriena aurkeztu dute; katedrala
bisitatzen dutenek laster izango dute ekimen hori ezagutzeko
aukera. Argia proiektatzeko sistema bat da, portikoan
historian barrena aplikatu diren polikromiak ikusteko modukoa. Sistema
hori zenbait diziplinako adituk egiten duten azterketa zail baten
ondorioa da, eta iraultza bat da ezen mendetan portikoak izan duen
aberastasun kromatiko eta artistikoa ikusteko aukera ematen
baitu.