Gaurkotasuna

Prentsa-oharrak

03/03/2009

Jesús Sánchez Adalid idazleak eleberri historikoko fikzioz eta errealitatez hitz egingo du

Hitzaldia bihar, asteazkena, arratsaldeko 20:00etan izango da Villa Suso Jauregian eta sarrera librea egongo da.

Gasteiz, 2009ko martxoaren 3an.- “Katedrala ezagutzen” hitzaldi-zikloaren barruan, bihar, asteazkena, beste hitzaldi bat izango dugu, eta Jesús Sánchez Adalid Extremadurako idazlea hantxe izango da. Hitzaldia, Santa María Katedralaren Fundazioak antolatutakoa, 20:00etan hasiko da Villa Suso Jauregian, sarrera librea egongo da eta "Fikzioa eta errealitatea eleberri historikoan" izenburua du.
Jesús Sánchez Adalid 1962. urtean jaio zen Villanueva de la Serenan (Badajoz), Doktorea da Zuzenbidean, eta epaile moduan lan egin zuen bi urtez Filosofia eta Teologia ikasi baino lehen. Ondoren Zuzenbide Kanonikoko Lizentziatura lortu zuen Salamancako Eliz Unibertsitatean.
1998an Felipe Trigo sariko finalista izan zen "La fuente del Atenor” liburuarekin, eta 2007ko maiatzean Planeta argitaletxeko Fernando Lara saria lortu zuen "El alma de la ciudad” eleberriari esker. "Luz de Oriente" liburuak kritika eta publikoaren harrera bikaina lortu zuen. Baina 2001ean lortu zuen Espainiako literatura-panoramaren behin betiko onarpena "El Mozárabe" lanari esker.
Halaber, “La Luz de Oriente" grekora itzuli zuten, eta arrakasta handia lortu ondoren, "Féliz de Lusitania" ere itzuli zuten. Gaur egun Sánchez Adaliden liburu guztiak itzultzen ari dira hizkuntza horretara. 2003an Juduak, mairuak eta kristauak bildumak —hiru kultura horietako gai orokorrei buruzko eleberri historiko ospetsuenak bitzen ditu bildumak—, "El Mozárabe” eleberria merkaturatu zuen eta lehen mailako postuetako batean jarri zuen, beste egile oso ospetsu batzuen tituluekin batera, adibidez, Lion Feuchtwanger, Gibert Sinoué, Noah Gordón, Tariq Alí, Didier Nebot edo Frank Baer.
Sánchez Adaliden obrak zabalkuntza handia lortu du Hispanoamerika osoan, eta horrek erakusten du espainierako irakurleek ondo hartu egin dutela bere estilo berezia. Kontinente horretan, bereziki Txilen, Santiago de Chileko Liburu Azokara joateko eskatu zioten 2005ean, eta haren zenbait titulu Argentinan azken urte hauetan gehien irakurritako liburu izan dira.
Gainera, eta Cervantes Institutuaren laguntzarekin, Atenas eta Bruselan aurkeztu du bere obra, eta Txile zein Argentinako hainbat unibertsitatetan izan da. Aurten Kordoba, Zaragoza, Santiago, Coruña, Malaga, Extremadura, Salamanca, Nafarroa, Alcalá de Henares, Comillas eta Errioxako unibertsitateek eta Konplutentseak eskatu diote bertara joateko, eta gainera hainbat kongresu, lehiaketa eta literatura-saritan parte hartu du.
Literaturako aldizkari askok gomendatu dituzte haren eleberriak, eta bi zinematografiako ekoizle garrantzitsuk haren bi eleberri dituzte pelikula bi egiteko, “El Mozárabe eta “La Sublime Puerta” alegia. Gaur egun Sánchez Adalid idazleak zazpi eleberri argitaratuta ditu eta behin eta berriz argitaratzen dira:
‘La Luz del Oriente’, ‘Félix de Lusitania’, ‘El Mozárabe’, ‘La Tierra sin Mal’, ‘El Cautivo’, ‘La Sublime Puerta’ eta ‘En compañía del sol’. Gainera komunikabide batzuekin lan egiten du, bai idatzizko komunikabiderekin, bai irratirekin.
Jesús Sánchez Adaliden hitzaldia 20:00etan hasiko da Villa Suso Jauregian. Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte, eta Santa Maria Katedraleko Fundatzaileen Elkarteko kideek lehentasuna izango dute 19:45ak arte.