style="font-weight: bold;"> Jesús María González de Záratek,
Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historiako katedradunak
hitzaldi bat emango du bihar, osteguna, Vital Kutxaren Fundazio Aretoan
(Dendaraba).
“Santa Maria Katedrala, bere tinpanoen ikonografia” izenburua duen
hitzaldi horretan arkupeko ikonografiaren interpretazio berri bat
ezagutzera emango du. Hitzaldiaren aurkezpena Juan Ignacio
Lasagabasterrek, Santa Maria Katedrala Fundazioko zuzendari-gerenteak,
egingo du.
Sarrera librea egongo da toki guztiak bete arte. Katedralaren
Fundatzaileen Elkarteko bazkideek hitzaldira lehenago sartzeko aukera
izango dute 19:45raino.
HITZALDIA
EGUNA: osteguna, martxoak 12
TOKIA: Caja Vital Kutxaren Fundazio Aretoa (Dendaraba)
ORDUA: 20,00:00etan
HITZ EGINGO DUTE: Jesús María González de
Zárate, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historiako katedraduna